Deskarga eta instalazioa
- Jarraian, Google SketchUp 7 doan deskargatu dezakegula dion laukian klik egingo
dugu:
- Zabalduko den leihoan, ordenagailuaren sistema eragilea hautatzeko eskatuko zaigu. Kasu honetan, Windows XP/Vista/7
hautatuko dugu eta Aceptar y descargar
(onartu eta deskargatu) aukeran klik egingo dugu:
- Zabalduko den leihoan, Save File edo Guardar (gorde) hautatuko dugu, sistema eragilea
zein hizkuntzatan instalatuta dugun:
Ondoren, programa ordenagailuan zein bidetan eta zein izenarekin gorde nahi dugun adierazteko eskatuko digu:
Bidea adierazi eta Guardar aukeran klik egin ondoren, deskargaren aurrerabideko barra ikusiko dugu: |
|
|
Deskarga amaitu ondoren, adierazi dugun bidean instalazioko programa exekutagarriaren ikonoa aurkituko dugu: |
Jarraian, instalazio-morroia zabalduko da:
- Siguiente (hurrengoa) aukeran klik egingo dugu. Leiho batean, Acuerdo de licencia para usuario final (azken erabiltzailearentzako
lizentzia-akordioa) agertuko zaigu. Hori onartu eta Siguiente (hurrengoa) hautatuko dugu:
- Morroiak aurretiaz finkatutako bide bat proposatuko digu programa instalatzeko. Nahi izanez gero, bide hori alda dezakegu
edo, bestela, Siguiente (hurrengoa) aukeran klik egingo dugu:
Ondoren, eskatuko digu programa instalatu nahi dugun baieztatzeko, edota utzi
nahiz atzera itzuli nahi dugun instalazioaren doikuntzak aldatzeko:
Instalar (instalatu) hautatzean agertuko den leihoan, instalazioaren aurrerabidea adieraziko da.
- Hura osatu ondoren, programa behar bezala instalatu dela adieraziko digu, eta Finalizar (amaitu)
aukeran klik egingo dugu:
|
Instalazio-morroiak sarbide azkarreko ikono bat sortuko du mahaigainean. Horren gainean klik egingo dugu Google
SketchUp hasteko: |