KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Erabilera-adibidea
9 de 19
0%

Erabilera-adibidea

Testua kopiatzea eta itsastea

Writerrek aukera ematen du gure dokumentuko testu-zati bat kopiatzeko eta beste leku batean itsasteko. Adibide gisa, idatzi dugun testuaren zati baten kopia egingo dugu lehen sortu dugun orrialde berrian, gurasoei baimenaren kopia emateko. Kopiatu eta itsatsi funtzioei esker, ez dugu testua berriz idatzi beharrik izango.

  • Hautatu kopiatu edo errepikatu nahi den testu-zatia (1), eta hautatutako zatiaren kopia egiteko, egin klik Copiado (Kopiatu) botoian, tresna-barra estandarrean (2).

  • Kopiatutako testua itsasteko, jarri kurtsorea kopiatutako testua itsatsi nahi dugun lekuan (3). Gure adibidean, orri berri hutsa izango da leku hori. Gero, itsatsi hautatutako zatia tresna-barra estandarreko Pegar (Itsatsi) botoia erabiliz (2).

Halaber, kopiatzeko eta itsasteko funtzioak menu-barrako “Editar” (Editatu) aukeraren goitibeherako menuan aukera daitezke, edo saguaren eskuineko botoiaren bidez ere, behin kopiatu nahi dugun testua hautatu eta gero.

Dokumentu bat ikusteko moduak arakatzea.

Writerrek aukera ematen digu dokumentua nola geratzen ari den ikusteko. Oso erabilgarria da aukera hori, batez ere inprimatuta nola geratuko litzatekeen ikusteko.

  • Tresna-barra estandarrean, Vista preliminar (Inprimatzeko aurrebista) aukera dago. Botoi horretan klik eginez gero, dokumentuaren bista orokorra ikusiko dugu. Aukera dago orri bat nahiz orri batzuk batera ikusteko.

  • Dokumentua pantailan erakusteko modua aldatu egin da “Vista preliminar” (Inprimatzeko aurrebista) modura, eta dokumentuak oraingoz dituen bi orrialdeak batera erakusten dira. Edizio-modura itzultzeko eta gure dokumentuan edukiak gehitzen jarraitzeko, klik egin behar da Cerrar la vista preliminar (Itxi inprimatzeko aurrebista) botoian, besterik gabe.
  • Dokumentuak orri asko baditu, aukera dago hautatzeko zenbat ikusi nahi ditugun pantaila berean batera, Vista preliminar de varias páginas (Zenbait orrialderen inprimatzeko aurrebista) aukerari esker. Adibidez, dokumentu luzeago baten 9 orrialde (3x3) bistaratu nahi izanez gero, honela erakutsiko lirateke:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest