KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Erabilera-adibidea
11 de 19
0%

Erabilera-adibidea

Komeni da jakitea tresna-barrak laneko arean barra mugikor gisa jar daitezkeela, guk nahi dugun moduan. Taularen tresna-barra mugitzeko, egin klik barraren alboko ertz puntudunean (1), eta arrastatu (saguaren botoia sakatuta eduki behar dugu) kokatu nahi dugun lekuraino. Han uzteko, saguaren botoia askatu behar da (2).

Taularen edukietan formatuak aplikatuko ditugu. Hasteko, lehen errenkadako testua erabiliko dugu. Aldi berean zenbait formatu aplikatzeko aukera dago, eta gelaxka bakoitzak formatu guztiz desberdina izan dezake besteekiko.

  • Errenkada bat osorik hautatzeko, egin klik errenkadaren aurrean, gezi txiki, beltz eta horizontal bat azaltzean (1). Hautatutako errenkadaren hondoa nabarmenduta azalduko da. Orain, gure testurako nahi ditugun formatuak aukera ditzakegu. Adibidez: letraren tamaina, 14 (2); letra lodia (3); eta erdian lerrokatzea (4).

Aukeratutako formatu-aldaketen emaitzak berehala ikusiko ditugu

Errenkadak edo zutabeak txerta daitezke, gure taulan informazio gehigarria adierazteko. Errenkada berriak kurtsorea kokatuta dugun errenkadaren azpian txertatuko dira, eta zutabeak berriz, kurtsorea dagoen zutabearen eskuinaldean.

  • Adibide gisa, errenkada bat gehituko dugu taularen beheko aldean, gure zerrendan beste ikasle bat gehitzeko. Horretarako, jarri kurtsorea taularen azken errenkadan, eta egin klik tresna-barrako Insertar fila (Txertatu errenkada) botoian (2)

Jarraian ageri den irudian ikus daitekeenez, beste errenkada bat gehitu da taularen bukaeran.

Lehen aipatu bezala, taula bateko errenkaden eta zutabeen neurriak alda daitezke; hau da, haien zabalera edo altuera aldatzeko aukera dago.

  • Zutabeetako baten tamaina aldatuko dugu. Hori egiteko, jarri kurtsorea zutabearen alboko ertzean (1), eta saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu lerro hori nahi duzun lekuraino (2).

Jarraian ageri den irudian ikusten da zutabearen zabalera txikitu dela.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Cambios de formatos

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest