Erabilera-adibidea
Irudiak txertatzea
Writer programak aukera ematen du irudiekin lan egiteko. Gure ordenagailuko karpeta batean gordeta
dugun irudi bat (logotipo bat) txertatuko dugu, gure dokumentuaren goiko aldean kokatzeko.
- Horretarako, Insertar (Txertatu) menuan, Imagen>A partir de archivo (Irudia>Fitxategi batekoa) aukera
hautatuko dugu.
- Behean ageri den leihoa azalduko da, eta hor, dokumentuan txertatu nahi dugun irudia duen karpeta hautatu ahal izango
dugu (1). Irudiaren fitxategian klik egin behar da, (2) (gure adibidean, fitxategi hori soilik dago karpetan),
eta Abrir (Ireki) botoia sakatu (3).
|
|
-
Irudia gure dokumentuan txertatuko da. Irudi horren dimentsioak aldatzeko aukera dago; hau da,
handitu edo txikitu daiteke. Horretarako, klik egin behar da irudiaren markoaren lauki berdeetan, eta sagua askatu gabe, irudia
arrastatu behar da, nahi dugun tamaina izan arte.
-
Halaber, irudia orrialdean nonahi jar dezakegu. Irudiaren gainean klik eginez gero, eta saguaren
botoia askatu gabe, beste leku bateraino arrastatu dezakegu, eta han kokatu, saguaren botoia askatuz.
Beste orrialde bat txertatzea
Ohikoa izaten da dokumentuek orrialde bat baino gehiago izatea. Writerrek aukera ematen du nahi
adina orrialde-kopuru dituzten dokumentuak egiteko. Gure dokumentuari beste orrialde bat txertatzeko, salto de página
(orri-jauzia) funtzioa erabil dezakegu.
-
Orri-jauzi bat txertatzeko, jarri kurtsorea testuaren amaieran (1), orri-jauzia egin nahi
den lekuan. Gero, sartu Insertar (Txertatu) menuan, menu-barran, eta hautatu goitibeherako menuko lehen aukera: Salto
manual (hau da, Eskuzko jauzia) (2).
-
Jarraian ikusten den leihoa ageriko da. Lehenespenez Salto de página (Orri-jauzia) aukera hautatuta
dago. Egin klik Aceptar (Onartu) botoian.
-
Hurrengo irudian, erakutsiko dugu nola gehitu zaion orri huts bat dokumentuari. Idazteko kurtsorea orri
horren lehenbiziko lerroan dago, eta, gainera, laneko arearen azpiko barran, dokumentuak zenbat orrialde dituen adierazten
da.
|
|