Erabilera-adibidea
KASU PRAKTIKOA: Dokumentuak argitaratzea eta konpartitzea, Google Docs erabiliz
Google Docs Web 2.0-ko tresna da, eta mota guztietako dokumentuak Interneten konpartitzeko balio
du. Tresna-mota hori oso erabilgarria da dokumentuak pertsona askorekin konpartitzeko beharra badugu, are gehiago dokumentuak
tamaina handikoak badira; hau da, memorian leku asko behar duten dokumentuak badira. Hori dela-eta, zaila izaten da, eta batzuetan
ezinezkoa, fitxategi horiek posta elektronikoz bidaltzea, posta-zerbitzuek mugak ezartzen dituztelako bidali eta jaso daitezkeen
fitxategien tamainarako.
Google Docs tresnak badu beste abantaila bat; hain zuzen, Google Docsen gordeta ditugun dokumentuak
Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutik ireki ditzakegula, eta gainera, ez dute gure ordenagailuan lekurik hartzen,
sarean gordeta daudelako, eta ez gure ordenagailuan.
Google Docsen dokumentuak gordetzeko eta konpartitzeko, ez da programarik instalatu behar ordenagailuan.
Aplikazio hori erabiltzeko, haren web-orrian sartu behar da, besterik gabe: http://docs.google.com/#all
.
Adibide praktiko gisa, lehen Writerren sortutako dokumentua Google Docsen argitaratuko dugu.
Nola konpartitu dokumentu bat Google Docs erabiliz?
Google Docs nahiz Googleren doako gainerako aplikazioak erabiltzeko,
kontu bat izan behar da Gmailen. Gure adibidea egiteko, erabiltzaileak jada Gmaileko kontua duela joko dugu;
beraz, ez dugu azalduko Gmaileko kontua sortzeko prozesua (oso erraza da).
-
Gmaileko posta elektronikoko kontuan sartzeko, konektatu
www.gmail.com web-orrira,
edo konturik izan ezean, sortu kontu bat (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus
Gmailari buruzko kapsula-lantegia).
Idatzi erabiltze-izena eta pasahitza, dagokion lekuan.
Jarraian ikus daitekeenez, Gmail posta elektronikoaren pantailaren goiko aldean, menu bat
dago, Googleren tresna nagusiak dituena.
- Egin klik Docs botoian, Google Docsen sartzeko.
- Aldatu hizkuntza-konfigurazioa (lehenespenez, ingelesez ageri da). Horretarako, egin klik Settings
botoian eta aukeratu Español (Gaztelania).