KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Erabilera-adibidea
6 de 19
0%

Erabilera-adibidea

KASU PRAKTIKOA: Gurasoen baimenerako dokumentu bat egitea.

Nola egin dokumentu bat OpenOfficeko Writerren?

Dokumentu berri bat sortzea.

Lehenago, ikusi dugu nola ireki daitekeen testu-dokumentu berri hutsa, gure testua dokumentu horretan idazten hasteko.

Testua editatzea eta oinarrizko estiloak aplikatzea.

  • Testu-kurtsorea automatikoki azalduko da orri hutsaren lehen lerroan, eta hor has gaitezke testua idazten, teklatua erabiliz. Izenburu osoa letra larriz idazteko, “Bloq Mayús” tekla sakatu behar da idatzi baino lehen (ikus pantaila):

  • Halaber, aukera dago dokumentuaren testu osoa idazteko, eta gero, testu-zati bakoitzerako nahi ditugun formatuak aplikatzeko.
  • Orain, izenburua erdian lerrokatu nahi badugu, testua aukeratu behar da, eta gero, klik egin erdian lerrokatzeko botoian, formatu-barran.

Hori egitean, izenburua orrialdearen erdian lerrokatuko da, irudian ikusten den bezala:

Dokumentua gordetzea.

Garrantzitsua da lan egiteko dokumentu berriari izena jartzea eta gure ordenagailuan gordetzea. Komeni da sarritan gordetzea, edukia osatu ahala, egindako lanak kalterik ez izateko, edo lana bera ez galtzeko, adibidez, ordenagailua ezustean itzaltzen bada edo konturatu gabe dokumentua gorde gabe ixten badugu.

  • Horretarako, egin klik Archivo (Fitxategia) aukeran, menua zabaltzeko, eta hautatu Guardar como… (Gorde honela:). Leiho bat irekiko da, eta hor aukera izango dugu dokumentua gordetzeko erabili nahi dugun izena idazteko (2). Kasu honetan, hain zuzen, “baimena” izango da. Halaber, gure dokumentua non gorde nahi dugun hauta dezakegu (1). Lehenespenez, Mis documentos (Nire dokumentuak) karpetan gordeko da, besterik adierazi ezean.

  • Dokumentua hautatuko izenaz eta lekuan gordetzeko, egin klik Guardar (Gorde) botoian (3).

Halaber, irudian hautatuta ageri den tresna-barrako ikonoa ere erabil dezakegu (kapsula-lantegi honen hasieran azaldutako “lasterbideetako” bat da).

Komeni da dokumentuari izen erraz bat jartzea, eta hobe da izenean azenturik eta hutsunerik ez erabiltzea, beste ordenagailu batzuetako erabiltzaileekin konpartitzean arazorik egon ez dadin dokumentua irekitzean.

  • Behin dokumentua guk jarritako izenaz gorde eta gero, izen hori ageriko da titulu-barran: “baimena.odt” (“.odt” da Writerrek bere dokumentuak identifikatzeko erabiltzen duen fitxategi-izena edo -luzapena; Worden, bestalde, “.doc” luzapena erabiltzen da).

Lehen azaldutako “Guardar como” (Gorde honela:) leihoan, dokumentuaren izena jartzeko eremuaren azpian, gordetzeko zer luzapen erabili nahi dugun hautatzeko aukera dago. Writerren ordez Microsoft Word erabiltzen duen norbaitekin dokumentua konpartitu nahi badugu, .doc luzapenaz gorde behar dugu, besteak arazorik gabe ireki ahal dezan.

  • Gure dokumentuko testua idazten jarraituko dugu, eta gero, zenbait estilo aplikatuko dizkiogu, apaintzeko eta aurkeztean itxura hobea izateko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest