KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Erabilera-adibidea
13 de 19
0%

Erabilera-adibidea

  • Orain, menu guztiak gaztelaniaz daude. Dokumentu bat Google Docsen gehitzeko edo gordetzeko, egin klik Subir (Igo) botoian. Pantailaren ezkerraldeko goiko aldean dago, programaren bilaketa-leihoaren azpian.

  • Beste leiho bat irekiko da, ezkerraldean Seleccionar archivos para subir (Aukeratu igotzeko fitxategiak) botoia duena. Botoi horretan klik egitean, fitxategiak bilatzeko leihoa ageriko da. Bilaketa-leiho horretan kokatu behar da konpartitu nahi dugun fitxategia; gero, aukeratu egin behar da, eta klik egin Ireki (Abrir) botoian.

  • Ikusiko dugu gure fitxategia kargatzen dela fitxategiak igotzeko leihoan. Leiho horretan, klik egin behar dugu Iniciar la subida (Hasi igotzen) botoian.

Google Docsen hasiera-pantailara itzultzean, ikusiko dugu gure fitxategia ('baimena.odt') Google Docsen elementuen barruan dagoela.

  • Orain, dokumentua online ikus dezakegu, Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutan. Ikusteko, Google Docseko gure kontuan sartu behar da, eta klik egin dokumentuaren izenean, irekitzeko.

Google Docsek Writerren antzeko tresna-barrak ditu. Barra horiek aukera ematen dute testu-dokumentua editatzeko, edukiak gehitzeko edo, besterik gabe, formatuak aldatzeko.

Lehen aipatu bezala, konpartitu nahi dugun dokumentua jada online dugu. Orain, dokumentua irakurtzea nahi den pertsonekin nola konpartitu azalduko dugu, zehatz-mehatz. Google Docsek aukera ematen digu dokumentua pertsona-talde mugatu batekin konpartitzeko, edo sarean libre uzteko, edonork ikusi ahal izan dezan. Halaber, aukera dago dokumentua beste batzuek editatzeko moduan edo editatu ezinik uzteko. Aukera hori abantaila handia da edukiak lankidetzan garatzeko, zenbait erabiltzailek dokumentua editatzeko aukera izan dezaketelako, nork bere ekarpenak eginez.

  • Dokumentu bat konpartitzeko, hautatu egin behar da (behin Google Docseko gure kontura igo eta gero), eta klik egin Compartir (Konpartitu) botoian.

  • Konpartitzeko aukeran klik egitean, menu bat zabalduko da, zenbait aukera dituena. Beste pertsona batzuek dokumentuan sartu ahal izateko, hautatu lehenbiziko aukera: Invitar a usuarios… (Gonbidatu erabiltzaileak…).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Subida completa

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest