Erabilera-adibidea
Beste dokumentu berri bat irekitzea
-
Aldi berean, dokumentu bat baino gehiago landu ditzakegu, edo irekita izan. Dokumentu berri batean edukiak
idazten hasi nahi izanez gero, tresna-barra estandarreko Archivo (Fitxategia) aukera hautatu behar da, haren menua
zabaltzeko, eta gero, kurtsorea Nuevo (Berria) aukeran jarri eta Documento de texto (Testu-dokumentua)
hautatu. Beste dokumentu berri huts bat irekiko da.
-
Beste modu bat dago dokumentu berri bat irekitzeko (ikus alboko irudia): egin klik tresna-barra estandarreko
“Nuevo” (Berria) botoian, eta aukeratu Documento de texto (testu-dokumentua).
-
Txango batera joan diren ikasleen zerrenda egiteko erabiliko dugu sortu dugun dokumentu berri hori, Writerren
taulak erabiliz.
|
|
Taulekin lan egitea.
-
Gure dokumentu berri hutsean taula bat sortzeko, egin klik tresna-barra estandarreko Tabla (taula)
goitibeherako botoian. Sareta bat zabalduko da, eta bertan, grafiko baten laguntzaz, zenbat zutabe eta zenbat errenkada nahi
ditugun aukeratu ahal izango dugu. Horretarako, sagua arrastatu behar da, saretako laukiak aukeratzeko. Gero, berriz egin
behar da klik, gure aukera berresteko eta taula dokumentuan txertatzeko.
-
Halaber, “Tabla” (Taula) botoi saretaduna edo Tabla (Taula) menu-barrako aukera erabil daitezke
taulak sortzeko. Horietan klik eginez gero, leiho bat irekiko da, eta bertan, zenbat errenkada eta zutabe nahi ditugun zenbakiz
adierazi ahal izango dugu, eta taulari izena jarri.
Jarraian ageri den irudian, Writerrek gure dokumentuan 3 x 3eko taula txertatu duela ikusten da.
Lehenespenez, softwareak taula sortzean, gelaxka guztiak tamaina berekoak dira, eta taulak orrialdearen
zabalera osoa hartzen du. Gelaxken tamaina alda daiteke, eta aukera dago gelaxkak elkartzeko edo zatitzeko.
-
Dokumentuarekin lan egiten jarraitu aurretik, gorde egingo dugu, eta izena jarriko diogu, aurrekoarekin
egin dugun bezala. Honi 'jarraipen-zerrenda' deituko diogu.
-
Tauletan lan egitean, gelaxka batetik bestera alda daiteke. Horretarako, sagua erabil dezakegu
(klik eginez, kurtsorea nahi dugun gelaxkan koka dezakegu), edo teklatua (kurtsorea lekuz aldatzeko teklak).
-
Taula sortzean,
tresna-barra
berri bat gehituko da, taulekin lotutako aplikazioak dituena.