Deskribapena eta funtzio nagusiak
WRITER
http://eu.openoffice.org/ |
OpenOfficeren testu-prozesadorea, mota horretako beste aplikazio batzuk bezala, informatika-softwarea
da, ordenagailuan testu-dokumentuak egiteko balio duena.
Writer OpenOffice.org 2.0 informatika-paketearen testu-editorea da. Pakete horrek, gainera,
kalkulu-orria (Calc), aurkezpen-editorea (Impress), datu-baseen kudeatzailea (Base), matematika-ekuazioen
editorea (Math) eta grafiko bektorialen diseinatzailea (Draw) ditu. Pakete hori guztia multiplataforma da (hau
da, Windows sistema eragilean nahiz Linuxen erabil daiteke) eta GPL (Lizentzia Publiko Orokorra) lizentzia librekoa
da; beraz, inolako kanonik ordaindu gabe erabili eta banatu daiteke.
|
Azken urteotan, OpenOffice.org 2.0ren erabilerak gora egin du, nabarmen.
Horren arrazoiak dira aplikazioen funtzionamendua hobetu dela, softwarea doakoa dela, eta zalantzarik gabe, pakete horren
aplikazio nagusiak Microsoft Officeko pareko aplikazioekin bateragarriak direla. Microsoft Office, hain zuzen, mota
horretako informatika-pakete erabiliena da oraindik ere. Writer bateragarria da Microsoft Wordekin. Soilik,
zenbait xehetasun izan behar dira kontuan fitxategiak gordetzean, Word erabili ohi dutenek Writer bidez sortutako
dokumentuak ireki ahal ditzaten. Baina hori geroago azalduko dugu.
Writerren, beste testu-prozesadore batzuetan bezala, paragrafoak lerrokatzeko zenbait aukera daude,
zenbait motatako eta tamainako letra-tipoak, eta hainbat formatu-efektu (esaterako, lerroen arteko tartea, tabulazioak, koskak
eta ideiak edo edukiak zerrendatzeko markatzaile aurredefinituak). Halaber, testuak kopiatzeko, mozteko eta itsasteko aukera
dago, bai dokumentu berean, bai dokumentu batetik bestera.
Writerren sortutako dokumentuak gure ordenagailuan gorde ditzakegu, eta gero berriro erabili;
beraz, aukera dago aldaketak egiteko (esaterako, beste eduki batzuk gehitzea), edo, besterik gabe, kontsultatzeko, inprimatzeko,
konpartitzeko (adibidez, Google Docs erabiliz) edo beste norbaiti posta elektronikoz bidaltzeko.
Testu-prozesadoreek zenbait tresna erabilgarri izaten dituzte idazteko lana errazteko; besteak beste,
ortografia- eta gramatika-zuzentzaile automatikoak, hiztegi eleanitzak eta sinonimoen hiztegiak.
Gaur egun, testu-prozesadoreak erabiltzea ezinbestekoa da edozein lan-esparrutan.
Izan ere, jada ez da ia idazmakinarik erabiltzen, testu-prozesadoreek askoz aukera gehiago ematen dituzte-eta. Hezkuntzan,
hain zuzen, aplikazio horiek erabilera asko izan ditzakete irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hona hemen horietako batzuk:
Ikasleen fitxak egitea, tutorearen lana errazteko.
Ikasleentzako gida praktikoak sortzea.
Kartelak egitea (iragarkiak edo albisteak).
Irakasgaietarako edo moduluetarako dokumentazioa kudeatzea.
Txostenak edo ikerketako eta eduki-bilaketako lanak idaztea.
Laburpenak edo ikaste-gidak egitea.
Lanak taldeka idaztea, aukera ematen baitu ikasle bakoitzak dagozkion edukiak bakarka lantzeko
eta, gero, eduki horiek dokumentu bakar batean elkartzeko.
…
OpenOffice instalatu ahal izateko eta behar bezala funtzionatzeko, ordenagailuak
konfigurazio
hau izan behar du:
| Gutxienez behar den konfigurazioa (Windows)
| Gomendatutako konfigurazioa
|
Sistema eragilea:
| Microsoft Windows 95, 98, NT, 2000 edo XP
| Windows 2000, XP, Server 2003, Vista edo Windows 7.
|
PUZ:
| Pentium
| Pentium 233 Mhz edo hortik gorakoa
|
Memoria (RAM):
| 128
| 128 MB edo gehiago
|
Disko gogorra:
| 200 MB libre diskoan
| 200 MB baino gehiago libre diskoan
|