Beste zenbait informazio
Segurtasuna dokumentuetan
Writer erabiliz sortutako dokumentu bat, edozein erabiltzailek ikusi eta editatu dezake, dokumenturako sarbidea
eta testu-prozesadore hori edo Microsoft Word izanez gero. Hori eragozteko, Writerrek dokumentua babesteko aukera ematen
du.
Fitxategi bat pasahitz bidez babestea
Ireki “baimena.odt”.
-
Hautatu Guardar como (Gorde honela) aukera, eta jarri beste izen bat fitxategiari; adibidez, “baimenaseg”.
-
Aktibatu Guardar con contraseña (Gorde pasahitza duela) eta egin klik Guardar (Gorde) aukeran.
Idatzi pasahitza gisa erabiliko den hitza, bi aldiz.
-
Egin klik Aceptar (Onartu) botoian.
Itxi dokumentua eta ireki berriz, pasahitza eskatzen duela egiaztatzeko.
-
Idatzi aukeratutako pasahitza eta egin klik Aceptar (Onartu) aukeran, dokumentuan sartzeko.
Aurrerantzean, pasahitza ezinbestekoa izango da dokumentua irekitzeko; beraz, gogoratu beharko dugu.
Informazio pertsonala garbitzea
Oro har, dokumentu bat ordenagailuan editatzean, dokumentuan sartzeko erabiltzen den izena edo ezizena erregistratuta
geratzen da, egile gisa (batzuetan, ezizen hori bat dator erabiltzailearen datu pertsonalekin).
Izen hori sortutako dokumentu guztietan ez agertzeko, hau egin daiteke.
Ireki Writer erabiliz editatutako dokumentua (gure adibidean, “baimena.odt”).
-
Egin klik Archivo (Fitxategia) menuan, eta hautatu Propiedades (Propietateak) aukera.
Aktibatu General (Orokorrak) aukera.
-
Desaktibatu Utilizar los datos del usuario (Erabili erabiltzailearen datuak) laukia.
-
Egin klik Aceptar (Onartu) botoian.
PDF fitxategi bat sortzea
PDF formatua oso irtenbide egokia da dokumentu bat beste pertsona batzuei banatzeko, egileak sortzean
jarri dizkion ezaugarriak galdu gabe. Eta Writerrek aukera ematen du PDF fitxategiak erraz sortzeko.
Ireki “baimena.odt”.
-
Egin klik tresna-barrako Exportar directamente como PDF (Esportatu zuzenean PDF gisa) aukeran.
-
Osatu Exportar (Esportatu) elkarrizketa-koadroa, fitxategiaren izena idatziz (gure adibidean, “baimena”).
-
Hautatu PDF aukera. Horretarako, zabaldu Formato (Formatua) menua, automatikoki hautatuta agertzen ez bada.
- Egin klik Guardar (Gorde) aukeran. Writerrek ohar bat adierazten badu, egin klik Sí
(Bai) botoian.
-
Fitxategiak PDF formatuan ikusi ahal izateko, PDF Adobe Reader ikustailea eduki behar da instalatuta
ordenagailuan, edo antzeko programaren bat. Web-orri honetatik deskarga daiteke:
http://www.adobe.com/es/products/reader/
-
Behin Writerreko fitxategia PDF formatura bihurtu eta gero, erantsitako fitxategi gisa bidali
ahal izango da e-mail bidez, edo web-zerbitzari batean argitaratu. Aipatu bezala, PDF formatuak zenbait abantaila ditu:
-
Dokumentuak bere formatua izaten jarraitzen du edozein ordenagailutan.
-
Erraz bidaltzen da.
-
Testuaz gain, irudiak, estekak edo hiperestekak izan ditzake.
Posta konbinatzea
Posta konbinatzea esaten zaio testu-dokumentu bat erabiltzaile askori modu automatizatuan bidaltzeari.
Ekintza hori egin ahal izateko, hauek behar dira:
Bi elementu horiek baditugu, Writerrek fitxategi horiek konbinatuko ditu hartzaile adina fitxategi sortzeko.
Ikus dezagun nola egiten den.
Ireki sortutako dokumentua (“baimena.odt”).
Jarri data bat dokumentuari, goiko aldean.
-
Jarri kurtsorea testuaren eremuaren hasieran, eta, Supr tekla sakatuta, joan testuan gora, dataren
gainetik lerro bat soilik egon arte.
-
Egin lik Guardar (Gorde) aukeran, aldaketak gordetzeko, eta utzi dokumentua irekita.
-
Joan Herramientas (Tresnak) menura eta hautatu Asistente para combinar correspondencia (Posta konbinatzeko
morroia) aukera.
-
Egiaztatu Usar el documento actual (Erabili uneko dokumentua) aukera markatuta dagoela, eta egin klik Siguiente
(Hurrengoa) aukeran.
-
Hautatu carta (gutuna) aukera, eta egin klik Siguiente (Hurrengoa) aukeran.
-
Egin klik Seleccionar lista de direcciones (Hautatu helbideen zerrenda) botoian.
Writer/Word bateragarritasuna
Writerren, Microsoft Wordeko “.doc” formatuko fitxategiak ireki, gorde eta bihur daitezke.
Abrir (Ireki) aukeraren Tipo (Mota) goitibeherako menuan, Wordeko formatuen zerrenda luzea dago.
Fitxategi-multzo bat “.doc” formatutik “.odp” formatura aldatu behar izanez gero, Writerrek loteka bihurtzeko
aukera ematen du. Prozedura honi jarraitu behar zaio hori egiteko:
-
Egin klik Archivo (Fitxategia) menuan, eta hautatu Asistentes (Morroiak) aukera.
-
Hautatu Convertidor de documentos... (Dokumentu-bihurtzailea) aukera.
-
Hautatu Microsoft Office, aktibatu Documentos Word (Wordeko dokumentuak), eta egin klik Continuar
(Jarraitu) botoian.
-
Egin klik Documentos Word (Wordeko dokumentuak) aukeran, eta hautatu Wordeko dokumentuak dituen karpeta, bai
eta bihurtutako fitxategiak gordetzeko karpeta ere, botoi hauetan klik eginez:
(hiru puntu).
-
Egin klik Continuar (Jarraitu) aukeran. Writerrek egingo duen eragiketaren laburpena erakutsiko
du.
Egin klik Convertir (Bihurtu) aukeran, prozesua hasteko.
Eragiketak zenbait minutu iraun dezake, fitxategien tamainaren eta kopuruaren arabera.