Erabilera-adibidea
Tresna-barren deskribapen orokorra
Jarraian, Writerren ezaugarri eta funtzio batzuk deskribatuko ditugu. Dokumentu berri bat irekitzean,
laneko arearen eta tresnen bista ikusiko dugu, hau bezalakoa:
Titulu-barra: editatzen ari garen fitxategiaren izena adierazten du, bai eta programaren
izena ere. Halaber, leihoa minimizatzeko, maximizatzeko eta ixteko botoiak daude.
-
Menu-barra: goitibeherako menuak aukeratzeko eremua. Menu horietan, testu-prozesadoreek izaten
dituzten ohiko aukerak daude: Archivo, Editar, Ver, Insertar, Formato, Tabla, Herramientas, Ventana eta Ayuda (hau da, Fitxategia,
Editatu, Ikusi, Txertatu, Formatua, Taula, Tresnak, Leihoa eta Laguntza).
Barra de herramientas estándar (Tresna-barra estandarra): dokumentuarekin lan egiteko erabiltzen
diren aukera batzuetarako lasterbide-botoiez osatutako barra: Guardar (Gorde), Imprimir (Inprimatu), enviar por email (Bidali
e-mail bidez), Copiar (Kopiatu), Pegar (Itsatsi), Buscar (Bilatu), ortografia- eta gramatika-zuzentzailea, formatua kopiatzeko
botoia, taulak txertatzeko botoia, eta beste batzuk. Barra hori pertsonalizatu daiteke, erabiltzaileak gehien erabiltzen dituen
aukerak hautatuta.
Barra de formato (Formatu-barra): goitibeherako menuak ditu (letra-tipoa eta –tamaina aukeratzeko),
bai eta botoiak ere, paragrafoak lerrokatzeko, kosketarako, buletak eta numerazioa aukerarako, testuaren kolorea hautatzeko,
testua nabarmentzeko, etab. Aurreko barra bezala, barra hau ere pertsonalizatu daiteke.
Laneko area: leku edo orri hutsa, dokumentua lantzean gure testua idazteko.
Barra de dibujo (Marrazteko barra): zenbait botoi ditu, marraztearekin eta irudiak aldatzearekin
lotutako aplikazioak dituztenak.
Titulu- eta menu-barra izan ezik, aipatutako tresna-barra guztiak eta aipatu ez ditugun beste
batzuk pertsonalizatu daitezke, gehien erabiltzen diren botoiak aukeratuz gero. Halaber, ezkutatu edo mugitu daitezke, pantailako
beste leku batean jartzeko (goian, behean, eskuinean edo ezkerrean).