KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Instalatzea eta deskargatzea / webgunean aurkitzea
4 de 19
0%

Instalatzea eta deskargatzea / webgunean aurkitzea

OpenOffice erabiltzeko, programa deskargatu eta ordenagailuan instalatu behar da. Hori egiteko, OpenOfficeren web-orrian zuzenean sar zaitezke (http://eu.openoffice.org/) edo, bestela, bilatzaile batean (adibidez, Google) “openoffice” jar dezakezu:

  • Zerrendako lehen emaitzan klik egitean (OpenOffice.org da), hasierako orrian sartuko gara, eta hor has dezakegu OpenOffice deskargatzeko eta instalatzeko prozesua.

  • Egin klik Descárgalo Ahora (Deskargatu orain) botoi urdinean, deskargatze-prozesua hasteko. Windowsen bertsioaren arabera, leiho bat ageriko da, galdera hau duena: ¿Le gustaría guardar este archivo? (Fitxategi hori gorde nahi al duzu?). Guardar archivo (Gorde fitxategia) aukera hautatu behar da.

Behin OpenOffice zure ordenagailura guztiz deskargatu eta gero, sartu fitxategia gordetzeko hautatu duzun karpetan, eta egin klik bikoitza instalazio-fitxategi exekutagarrian. Segurtasun-oharra (“Advertencia de seguridad”) duen leihoa ageriko da, galdera hau duena: “¿Desea ejecutar este archivo?” (hau da, “Fitxategia exekutatu nahi al duzu?”). Ejecutar (Exekutatu) aukeran klik egin behar da.

Jarraitzeko, hautatu instalazio osoa egiteko aukera (“instalación completa”), eta egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoietan, azken leihora iritsi arte, Finalizar (Amaitu) aukera duena. Leiho horretan, aukera hori hautatu behar da.

Instalazio-programak OpenOfficerako lasterbide-ikono bat sortuko du ordenagailuaren mahaigainean. Programa erabiltzen hasteko, egin klik bikoitza ikono horretan. OpenOffice paketea instalatzen eta erabiltzen saiatzen garen lehen aldian, ongietorri-leiho bat zabalduko da, erregistratze-prozesua egiten laguntzeko. Egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoian, bete jarraibideak, eta osatu nahitaez eman beharreko informazioa adierazteko eremuak. Azken leihoan, aukera dago softwarea erregistratzeko edo ez erregistratzeko. Lehenespenez, erregistratzeko aukera markatuta ageri da; ez baduzu erregistratu nahi, aldatu aukera eta egin klik amaitzeko botoian (Finalizar). Beste leiho bat ageriko da, eta bertan, OpenOfficeren aplikazio guztiak daude. Aurrerantzean, leiho hori ikusiko dugu OpenOffice abiarazten dugun bakoitzean.

Writer programan dokumentu huts bat irekitzeko, klik bikoitza egin behar da Documento de Texto (testu-dokumentua) botoian.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest