Erabilera-adibidea
Ortografia-zuzentzailea aplikatzea.
Writerrek ortografia- eta gramatika-zuzentzailea du. Elementu horrek aukera ematen du idatzi ahala
akatsak zuzentzeko. Oharkabean, zuzentzaileak identifikatzen ez duen hitz bat idazten badugu, gorriz azpimarratuta ageriko
da, eta softwareak zenbait hitz proposatuko ditu zuzenketa gisa.
-
Adibidez, hitz batean letra bat jarri gabe uzten badugu, Writerrek hitza gorriz azpimarratuko
du, eta eskuineko botoiaz hitzaren gainean klik egitean, zenbait aukera ageriko dira, akatsa zuzentzeko. Egin klik aukera
zuzenean.
Testu-formatuak aldatzea
-
Lehenespenez, Times New Roman izeneko letra-tipoa erabiltzen da, baina edozein unetan alda daiteke
dokumentu osoan edo zati batean. Adibidez, orain, idatzitako testuaren letra-tipoa Verdana letra-tipora aldatuko dugu.
-
Orain arte idatzitako testu guztia hautatuko dugu (1). Gero, aukeran dauden letra-tipoak
ikusteko, klik egingo dugu formatu-barrako goitibeherako leihoan (2). Hor, Verdana letra-tipoa bilatuko dugu (ordena
alfabetikoan daude). Letra-tipoa hautatzean, testu osoa hautatutako letra-tipora aldatzen da, automatikoki.
-
Hortik aurrera, karaktere guztiak Verdana letra-tipoan idatziko dira, baldin eta aldatzen ez badugu,
oraintxe azaldutako moduan.
-
Oso antzeko modua erabiliz, letra-tipoaren tamaina alda dezakegu. Lehenespenez, 10 da tamaina, baina
12ra aldatuko dugu.
-
Berriz, testua hautatuko dugu (1). Formatu-barran, letraren tamainaren goitibeherako zerrenda
zabalduko dugu, eta 12 zenbakia hautatuko (2). Orain, letra zertxobait handiagoa da.
-
Halaber, testuak nabarmen ditzakegu, letra lodia (Negrita), etzana (Cursiva) edo azpimarratua (Subrayado)
erabiliz. Adibidez, izenburuaren letra-tipoa letra lodira aldatuko dugu. Horretarako, aldatu nahi den testua hautatu behar
da kurtsorea erabiliz, eta gero, klik egin formatu-barrako Negrita (N) aukeran (letra lodia).
Era berean, izenburua letra etzanez (Etzana; I) eta azpimarratuta (azpimarratuta;
U)
idazteko aukera dago, aukera bakoitzari formatu-barran dagokion botoia erabiliz.
-
Idatzi dugun paragrafoetako bat eskuinean lerrokatuko dugu; hain zuzen, dokumentuaren bukaerakoa,
data eta sinadura adierazten den lekuan dagoena. Lehenik eta behin, testua hautatuko dugu; gero, klik egin behar da eskuinean
lerrokatzeko botoian (“alinear a la derecha”), formatu-barran, eta hau lortzen da:
Writerrek testuaren kolorea aldatzeko aukera ere ematen du. Ikus dezagun nola egiten den.
Hautatutako testua aukeratutako kolorera aldatuko da.