KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
OpenOffice Writer
Gaitasun-mapa
2 de 19
0%

Gaitasun-mapa

Jarraian, kapsula-lantegiaren IKTen programazio orokorra aurkeztuko dugu, landuko diren helburuak, edukiak eta gaitasunak kokatzeko.

IKTko gaitasunak* (ardatzetan sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma

C. Hiritartasun digitala

G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak sortzeko (zerrendak, ikasgelarako txartelak, karatulak, gurasoentzako informazio-buletinak, mahai-jokoak, ikasturteko lanerako bizikidetza-arauak...).
G4.
Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko.
G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea).
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKTko baliabideak erabiliz.
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

IKTekin lotutako helburu zehatzak

  • Dokumentu berriak sortzea eta lantzea, Writer erabiliz.
  • Dokumentuak gordetzea.
  • Testua txertatzea, eta estiloak eta koloreak aplikatzea.
  • Irudiak txertatzea.
  • Taulak sortzea eta formatuak aplikatzea.
  • Dokumentuak online argitaratzea eta konpartitzea, GoogleDocs erabiliz.

IKT edukiak

  • Dokumentu bat egitea.
  • Testu- eta irudi-elementuak diseinatzea eta dokumentuan erabiltzea.
  • Dokumentuak online argitaratzea eta konpartitzea, GoogleDocs erabiliz.

Gutxieneko ezagutzak

  • Tresna informatikoei eta sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
  • Interneten nabigatzeko oinarrizko ezagutzak.
  • Testu-prozesadoreei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Autoebaluaziorako irizpideak

  • Dokumentu berri bat behar bezala sortzea, Writer erabiliz.
  • Testua zuzen txertatzea, eta estiloak eta koloreak aplikatzea.
  • Aurkezpenari lerroak, geziak eta taulak behar bezala gehitzea, bai eta irudiak eta soinuak gehitzea ere.
  • Taulak txertatzea eta taulekin lan egitea.
  • Dokumentua Google Docs aplikazioaren bidez argitaratzen eta konpartitzen jakitea.

* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako hurrenkeran): ikastaroaren menu nagusiaren (home) ikonoa, letra-tipoaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukientzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Miquel Gordillo
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest