Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
c) Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak
Berez, Wordpressek gaitu egiten du argitaratutako
post-en inguruko iruzkinak egiteko aukera.
Prozesu horren kudeaketa Opciones-Discusión
(aukerak/eztabaida) atalean zehatz-mehatz azalduta dago. Utilitate interesgarrienei buruz arituko gara.
Discusión (eztabaida) aukeran, Wordpress ek berez gaituta dauka iruzkinak
erakusteko aukera eta, jakina, horrela utzi behar dugu. Pertsonalagoak dira beste iruzkin-aukerak, adibidez, El autor del
comentario debe proporcionar su nombre y correo electrónico (iruzkinaren egileak bere izena eta posta elektronikoa eman behar
ditu). Bertan, blog-egile bakoitzak bere helburuen arabera gehien interesatzen zaion aukera hautatu behar du. Aztertzen ari
garen kasu zehatzean, Marifék aukera lehenetsia gaituta duela ulertu behar da.
Configuración (konfigurazioa) ataleko
formularioaren bigarren zatian, iruzkinak kudeatzeko balio handiko aukerak eskaintzen dira.
Iruzkinak egiten direnean posta bidez jakinarazpenak jasotzeko aukerak gaituta daude. Ildo horretatik,
aukera hauek interesgarriak dira: Para que un comentario aparezca (iruzkin bat agertzeko) eta Moderación
de los comentarios (iruzkinak moderatzea). Agertzea nahi ez dugun gako-hitzekin zerrenda beltz bat sor dezakegu.
Argitaratu aurreko onarpen-aukerak egokiak izan daitezke araututako eta arautu gabeko egoera eta une jakin batzuetarako.
Visibilidad de avatares (avatar-ak bistaratzea) aukerari esker, igorlearen profilari buruzko
informazioa ezagutu dezakegu, harreman-taldea zabaltzeko aukera balioestearren. Aukera hori praktika honen lehen zatiarekin
(profila editatzea) dago lotuta. Aukerak hautatu ondoren, gogoan izan Guardar cambios (gorde aldaketak) botoiaren gainean
klik egitea, bloga administratzeko atal honetan erregistra ditzazun nahi dituzun aldaketa guztiak. Botoia formularioaren amaieran
dago.
Gure praktikan geu, egile ez ezik, administratzaile ere bagarenez, eta berez aukera hori gaituta dugunez,
gure buruari erantzun diogu, adierazitako ekintza-kateari jarraituz argitaratu dugun posterako iruzkin baten bidez.
Egin klik Deja un comentario (utzi iruzkin bat) eta nahi duzun testua idatzi.
Bidali iruzkina eta blogean argitaratuko da:
Iruzkina berriro edita dezakegu.