Lehen urratsak Wordpressekin
Wordpress edukiak kudeatzeko plataforma da, blog bat instalatu eta azkar
konfiguratzeko aukera ematen duena. Horretarako, zerbitzarian edo, hala badagokio, hosting-hornitzailean oinarrizko elementu
jakin batzuk izan behar ditugu, hala nola, PHP lengoaiarekin eta MySQL datu-basearekin programatzeko aukera.
Wordpress zerbitzari propioan instalatzeko, beharrezkoa da webmaster-aren ezagupenak izatea; plataforma
honek gauzak asko errazten dituen instalazio-modu gidatua gaineratzen badu ere.
Wordpress, zerbitzarirako bertsioan, doan deskargatu daiteke http://wordpress-es.sourceforge.net/ helbidean; izan ere, Open Source lizentzia
(iturburu-kode irekia) baitu. Zuen ikastetxerako aukera hori interesatzen bazaizue, ikertu bide horretatik.
|
|
Como ya os habréis imaginado también existe la versión en línea de Wordpress, similar a
Blogger, y sobre la que nos vamos a centrar en esta cápsula-taller.
Beste bertsio horrekin ez da beharrezkoa inolako instalaziorik egitea, ez eta hosting-zerbitzurik (zerbitzarian jartzeko)
nahiz domeinurik kontratatzea ere. Sar zaitez zuzenean haren helbidea ipinita (http://es.wordpress.com/):
Wordpress erabiltzeko, posta-kontu bat eduki eta bere orrian erregistratu behar duzu,
formulario sinple bat beteta. Posta elektronikorik ez baduzu, kontu bat sortu beharko duzu (adibidez, Gmailen)
prozesuarekin jarraitu aurretik.
Kontua baldin badaukazu, egin klik Regístrese
ahora (erregistratu orain) aukeraren gainean.
- Osatu erregistro-formularioa: erabiltzaile-izena (1),
Wordpressen sartzeko pasahitza bitan (2), posta elektronikoko zure helbidea (3) eta alta-baldintzen onarpena
(4). Eta, prozesuarekin jarraitzeko, egin klik Siguiente (hurrengoa) botoian.
-
Jarraian, web-helbide edo URL bat jarri behar dugu gure blogerako (1), bai eta izenburu bat ere (2). Wordpressek
helbide hori blogosferan eskuragarri dagoen egiaztatuko du. Helbidea libre baldin badago, jarraitu eta registrarse (erregistratu) aukeran klik egingo dugu.
- Wordpressek automatikoki bloga sortuko du, aurretiaz esleitutako diseinu grafikoa duen txantiloi estandarra
erabilita (nahi izanez gero, aurrerago estetika alda daiteke):