Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
d) Blogaren orri nagusian zerrenda bat eranstea
Wordpress ek erraztu egiten du blogari elementu osagarri ugari gaineratzeko aukera (widgets
ere deitzen zaie), gunea dinamizatzeko eta informazioa osatu eta/edo optimizatzeko.
Ikus dezagun zerrenda bat sortzeko utilitatea nola gaineratu. Zerrenda hori blogroll gisa (beste blog batzuetarako
esteka hautatuen zerrenda) nahiz irakasgaiaren gai zerrenda gisa (fitxategiak edo dokumentuak lotzeko) erabil liteke.
Blogaren Aspecto (itxura) atalean sartuko gara eta
Widgets fitxa hautatuko dugu.
Erakusteko gehien interesatzen zaizkigun aukerak arrastatuko ditugu. Enlaces (esketak) hautatu eta alboko
leihoko lehen lekura arrastatuko dugu.
Ondoko leiho hau agertuko da:
Blogroll hautatu eta Guardar (gorde) botoian klik egingo dugu.
Wordpress ek pantailan dagokion lekuan jarriko du hura. Emaitza bistaratzeko, Ver sitio…
(ikusi gunea) aukeraren gainean klik egingo dugu eta, bai, hortxe dago.
Aurrerantzean gure widgetak ikusi ahal izango ditugu.