Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
b) Post bat editatzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea
Orain, testuan irudi bat txertatuko dugu, esaterako, ikastetxe baten sarrerarena (kasuarekin jarraituz).
Insertar imagen (txertatu irudia) botoian klik egingo dugu.
Ondoren agertzen den leihoa zabalduko
zaigu. Dagoeneko PCan dugun irudi bat hautatuko dugu eta Seleccionar archivos (hautatu fitxategiak) sakatuko dugu. Jarraian,
Subir imagen (igo irudia) botoiaren gainean klik egingo dugu.
Wordpress ek baiezko erantzuna emango digu ondoren agertzen den mezuaren bidez. Bertan,
irudia miniaturan bistaratzen da.
Insertar entrada (txertatu sarrera) eta Guardar todos los cambios (gorde aldaketa guztiak)
botoietan klik egingo dugu.
Posta editatzeko pantailan irudia agertuko zaigu.