KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
14 de 26
0%

Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin

c) Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak

Berez, Wordpressek gaitu egiten du argitaratutako post-en inguruko iruzkinak egiteko aukera.

Prozesu horren kudeaketa Opciones-Discusión (aukerak/eztabaida) atalean zehatz-mehatz azalduta dago. Utilitate interesgarrienei buruz arituko gara.

Discusión (eztabaida) aukeran, Wordpress ek berez gaituta dauka iruzkinak erakusteko aukera eta, jakina, horrela utzi behar dugu. Pertsonalagoak dira beste iruzkin-aukerak, adibidez, El autor del comentario debe proporcionar su nombre y correo electrónico (iruzkinaren egileak bere izena eta posta elektronikoa eman behar ditu). Bertan, blog-egile bakoitzak bere helburuen arabera gehien interesatzen zaion aukera hautatu behar du. Aztertzen ari garen kasu zehatzean, Marifék aukera lehenetsia gaituta duela ulertu behar da.

Configuración (konfigurazioa) ataleko formularioaren bigarren zatian, iruzkinak kudeatzeko balio handiko aukerak eskaintzen dira.

Iruzkinak egiten direnean posta bidez jakinarazpenak jasotzeko aukerak gaituta daude. Ildo horretatik, aukera hauek interesgarriak dira: Para que un comentario aparezca (iruzkin bat agertzeko) eta Moderación de los comentarios (iruzkinak moderatzea). Agertzea nahi ez dugun gako-hitzekin zerrenda beltz bat sor dezakegu. Argitaratu aurreko onarpen-aukerak egokiak izan daitezke araututako eta arautu gabeko egoera eta une jakin batzuetarako.

Visibilidad de avatares (avatar-ak bistaratzea) aukerari esker, igorlearen profilari buruzko informazioa ezagutu dezakegu, harreman-taldea zabaltzeko aukera balioestearren. Aukera hori praktika honen lehen zatiarekin (profila editatzea) dago lotuta. Aukerak hautatu ondoren, gogoan izan Guardar cambios (gorde aldaketak) botoiaren gainean klik egitea, bloga administratzeko atal honetan erregistra ditzazun nahi dituzun aldaketa guztiak. Botoia formularioaren amaieran dago.

Gure praktikan geu, egile ez ezik, administratzaile ere bagarenez, eta berez aukera hori gaituta dugunez, gure buruari erantzun diogu, adierazitako ekintza-kateari jarraituz argitaratu dugun posterako iruzkin baten bidez.

 

Egin klik Deja un comentario (utzi iruzkin bat) eta nahi duzun testua idatzi.

Bidali iruzkina eta blogean argitaratuko da:

Iruzkina berriro edita dezakegu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Opciones

Formulario de configuración

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest