KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Ariketa: jardueren bloga
22 de 26
0%

Ariketa: jardueren bloga

Blog jakintsuaren egitura eta lotutako gadgetak

Bloga pertsonalizatzen hasteko, eskatu ikasle taldeei goibururako irudi bat diseina dezaten (web-argotean banner ere deitzen zaio). Irudi hori aldizka argitaratuko da (adibidez, 15 egunean behin alda daiteke, kurtsoko unitate didaktiko edo gai berri bat hastearekin batera).

  • Alderdi hori kudeatu ahal izateko, jo ezazu Aspecto (itxura) fitxara eta egin klik Cabecera genérica (goiburu generikoa) gainean.

  • Nahi baduzu aldatu izenburuaren kolorea eta argitaratu irudia edo bannerra, aukeren arabera hura kokatuta.
  • Blogaren itxura are gehiago alda dezakezu. Horretarako, hautatu beste gai bat Temas (gaiak) menuan.

  • Gaia aldatuz gero, Activarlo (aktibatu) eta Ver sitio (ikusi gunea) besterik ez duzu egin behar.

A ze aldaketa!

  • Gaitu egokientzat jotzen duzun egitura; besteak beste, gadget hauek erantsita: Lista de enlaces (esteken zerrenda), Calendario (egutegia), Comentarios (iruzkinak).
  • Sortu inkesta bat (Encuesta), unitate didaktikoarekin edo laneko gaiarekin lotutako feed-back gune bat sortzeko. Zerbitzu hori erabiltzeko, hau egin beharko duzu: jo Encuesta (inkesta) atalera, eta egin klik Crear automáticamente una nueva cuenta (sortu automatikoki beste kontu bat) aukeran eta, ondoren, Hacerlo: quiero algunas encuestas!(egin: inkesta batzuk nahi ditut) botoian.
  • Iradoki ikasleei talde bakoitzak blogean argitaratuko diren galderak txandaka diseina ditzan. Horretarako, egin Crear nueva (sortu beste bat) edo Crear una (sortu bat).

  • Idatzi galderak eta erantzunak, hautatu aukerak eta egin klik Guardar Encuesta (gorde inkesta) gainean.

  • Azkenik, Buscar (bilatu) gadgeta lotu, argitaratutako postetan sortutako informazioa eta terminoak errazago bilatzeko, eta ikasleak gaitasun digital horretan hasteko. Aukera hori Aspecto (itxura) atalaren barruan dago.

Ariketaren amaiera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Opciones

Tema

Inkesta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest