Ariketa: jardueren bloga
Aurkezpena
Zalantzarik gabe, blogak dira irakaskuntzan laguntzeko gehien erabiltzen diren IKT
baliabideetakoak. Izan ere, bultzatu egiten dituzte ideien lanketa eta bateratze-lana, komunikazioa, sozializazioa, lankidetza,
etab.; eta, horrela, ikasteko esperientzia ugari sorrarazten dituzte.
Blog fenomenorako aplikatzeko ideiak eta testuinguruak ezin konta ahala daudenez, zehaztearren, El blog
sabio (blog jakintsua) izenburua duen ikasleentzako ariketa proposatzen dizuegu.
Ariketa irakasgaiaren bloga diseinatzean datza. Bertan, kurtsoko gai edo unitate
didaktiko bakoitzerako, ikasleek multimedia post osagarri bat sortu beharko dute, unitatean landutako edukietakoren bat
zabaltzeko (pasadizo bilduma, ikerketa labur, etab. gisa).
Post bakoitza idazteko ardura lan-talde txikitan banatzea gomendatzen dugu. Gelako gainerako
ikasleek aurkeztu den proposamenaren egokitasuna aztertzeko iruzkin-post bat egiten dutenean osatuko da dinamika.
Ikasgelako taldea 4-5 laguneko taldetan antolatzea proposatzen dugu. Horietan,
rolak, zereginak eta erantzukizunak banatuko lirateke. Helburua da talde bakoitza, bere postaren egile ez ezik, gainerako
ikasleen irakurle eta analista izatea. |
|
Era berean, ariketa honetan irakaslearen zeregina izango da Blog sabioa (blog jakintsua) eraikitzea, ikasleek parte hartu
ahal izan dezaten konfiguratzea eta gelako ikasleei aurkeztea, proiektua hasi aurreko urrats gisa.
Hortaz, ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:
- Wordpressen Blog sabio (blog jakintsua) izeneko bloga sortzea.
- Jardueraren dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak diren sartzeko eta parte hartzeko baimenak konfiguratzea.
- Blog jakintsuaren atalak sortzea, horietan postak kokatzeko, eta parte-hartzea sustatzeko zerbitzu gehigarriak gaineratzea
(adibidez, jorratutako gai edo unitate bakoitzerako inkesta-modulu bana).
Eta, gehiago luzatu gabe, jarrai dezagun!