Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
c) Argitaratutako post-ei buruzko iruzkinak
Eta, kasu praktikoaren atal hau ixteko, blogaren konfigurazioa gure ordu-zonara egokituko dugu eta gure
blogaren informazioa nola erakutsi dezakegun ikusiko dugu.
Zenbaitetan, blogetan ikusten da post-ak ezordutan argitaratuta daudela. Horren arrazoia da, neurri batean,
ordu-zonaren aipatutako bat ez etortze hori. Izan ere, Wordpress ek, berez, Ipar Amerikako ordu tarteetako
bat hartzen du (Pazifikokoa).
Berriz ere, Opciones (aukerak) atalean sartuko gara,
baina, oraingoan, General (orokorra) menuan.
Zona horaria atalean
UTC+1
hautatuko dugu.
Guardar cambios (gorde aldaketak) botoian klik egingo dugu (formularioaren amaieran dago).
Wordpress ek posten argitalpen-ordua eguneratuko digu automatikoki.