KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
7 de 26
0%

Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin

a) Profil pertsonala: aurretiazko urratsa

Praktikari ekiteko, eman beharreko lehen urratsa da dagoeneko sortutako bloga berreskuratzea, bertan lan egiten hasteko. Gure blogaren helbide edo URLra konektatuko gara, Wordpress ek eman digun horretara, hain zuzen (http://auladigital5.wordpress.com/wp-login.php?loggedout=true)

Kontua sortzeko erabili ditugun erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin sartuko gara. Behin datuak osatu ondoren, Iniciar Sesión (hasi saioa) botoian klik egingo dugu. Jarraian, lan-aukera guztiak biltzen dituen Tablero(taula) izeneko pantaila hau agertuko zaigu:

Pantaila horretan, gure blogari buruzko informazio guztia eta gure profila editatzeko aukera dugu.

Blogetan, idazten diren postak egilearen aurpegiarekin identifikatzeko erabiltzen da profila. Egilearekin hurbiltasun handiagoaz eta modu atseginagoan konektatzen laguntzen du horrek. Profilak, gainera, posteatzen duenari buruzko informazio gehigarria biltzen du, besteak beste, haren zaletasunak, blog gogokoenak, etab. Nahi izanez gero, informazio hori beste batzuekin parteka daiteke, internauten arteko komunikazio-gertakari horrek oso berezkoak dituen gizarte- edo elkarte-harreman berriak (gizarte-sarea) ezartzen laguntzeko.

Sor dezagun alegiazko profil bat aula.digital5erako. Horrela, urrats guztiak emango ditugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Tablero

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest