KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
12 de 26
0%

Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin

b) Post bat editatzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea

Txerta dezagun bideo bat ongietorriko gure postean.

Aurretiaz, gure PCan bideo bat editatu edota Interneten aurkitu behar izan dugu, adibidez Youtuben (Google ren beste zerbitzu bat da). Ikus dezagun azken aukera hori.

Youtube ra konektatuko gara (http://www.youtube.com) eta interesatzen zaigun bideo bat bilatuko dugu. Adibidez, honako hau proposatzen dugu: Liburu elektronikoak.

Hasteko, Control+C tekla-konbinazioaren bidez kopiatuko dugu Insertar (txertatu) laukian agertzen den kodea eta Wordpress eko pantailara itzuliko gara; baina, oraingoan, Html fitxaren gainean klik egingo dugu (web-orriak edo, kasu honetan, post-ak editatzeko aukera ematen duen programazio-lengoaia da Html). Ondoren agertzen den bista dugunean, kodea Control+V tekla-konbinazioaren bidez itsatsiko dugu bideoa agertzea nahi dugun lekuan, eta automatikoki txertatuko da. Baina, aurretik, zure buruari galdetuko diozu: eta non itsatsiko dut, hemen ez bada ezer ulertzen?

Html lengoaiaren bidez, idatzi dugun edukiari “marka-etiketak” eransten zaizkio. Erreparatuz gero, etiketen artean gure testua dagoela ikusiko duzue. Gure esaldiak lila koloreaz azpimarratu ditugu. Bertan kokatzea interesatzen zitzaigunez, gune bat ireki dugu Html lerroen artean eta bideoaren kodea itsatsi dugu bi paragrafoen erdian (lerro berdeaz markatu dugu).

Vista previa (aurrebista) fitxan klik eginda, hau izango da emaitza.

Aldiz, bideoa gure PCtik hartu nahi badugu, Visual fitxara itzuliko gara (Html bista utziko dugu).

Añadir vídeo (erantsi bideoa) botoiaren gainean klik egingo dugu. Prozedura ezaguna dugu, argazki baterako dagoeneko deskribatutakoa baita: Desde el ordenador (ordenagailutik), Desde URL (URLtik), Galería (galeria), Biblioteca de objetos (objektuen biblioteka).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Vista previa del resultado

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest