KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Autoebaluazioa
24 de 26
0%

Autoebaluazioa

Gogoeta egiteko eta ideiak sortzeko oharrak

Proposamen honetan, ikasgelan irakatsi eta ikasteko prozesuetako adierazpen- eta esperientzia-baliabide gisa aurkeztu dugu bloga. Horretan oinarrituta, autogogoetarako, honako galdera eta informazio hauek proposatzen dizkizugu:

  • Ikasgelan blog iraunkor bat ezarri eta mantentzeko aukera kontuan hartu al duzu?
  • Interesgarria iruditzen al zaizu blog bat sortzea ikasgelan lantzen diren curriculum-edukietako batzuk zabaldu eta eguneratzeko?
  • Zure ustez, blogekin lan egitea ikasleentzat baliagarria izan daiteke irakurketa eta idazketa bultzatzeko elementu eragingarri gisa?

Sarritan, blogek tresna sozial dinamiko gisa funtzionatzen dute; praktikan ikusi dugunez, postei erantzuteko aukera ematen dutelako eta maiz eguneratzen direlako.

Ezaugarri horiek baliatuz, blogak edozein irakasgaitan eta irakatsi eta ikasteko hainbat egoeratan erabil daitezke; besteak beste, honako hauetan:

  • Ikasgelako taldearen bloga, gai edo irakasgai zehatz bati buruzkoa, bitartekoz, informazio gehigarriz eta jarduera osagarrietarako proposamenez hornitua;  baliabide hauek erabiliz: idazkera hipertestuala, multimedia euskarria, iruzkinak, lotutako esteken eskaintza, etab. Hain zuzen, ildo horri jarraitu diogu praktikan.
  • Ikasleen blog pertsonala, norberaren egunkari gisa, haien interes eta kezka, zaletasun, jarduera eta abarren inguruan; edota, era berean, ikaskideen egunkarietan parte hartuta, haien artikuluei buruzko iruzkinak eta ekarpenak eginez, proposamenak eginez, etab.
  • Sorkuntzako multimedia lantegia, banakakoa edo taldekoa, iradokitako argudioen edo argudio libreen inguruan, mota orotako erreferentziak sartzeko aukerarekin (testu, audio, bideo nahiz beste gune batzuetarako esteka moduan).
  • Talde-proiektuen kudeaketa; prozesuaren arrastoa eta proiektuaren bilakaera gordetzen dituen laneko egunkari bikain gisa.
  • Argitalpen elektroniko multimedia, eskola-egunkaria, aldizkari digitala edo monografiak hainbat gairen inguruan.
  • Nabigazio-gida; iruzkinak egiteko gune interesgarriak, albisteak eta ekarpen kritikoak edo horiei buruzko iruzkinak jasotzeko.

Esan liteke hezkuntzaren esparruan blogen erabilerak hiru alderdi hauek biltzen dituela:

  • Irakaslea - Irakaslea: Irakasleak blog pertsonal bat hasten du berak sortutako hezkuntza-baliabideak partekatzeko, esperientziak eta ikuspegiak trukatzeko, eta irakasleen beste blog batzuekin elkartea sortzeko. Blog horiek bereziki interesgarriak dira iruzkinen ondorioz; horietan oso eztabaida aberasgarriak sortzen baitira.
  • Irakaslea - Ikasleak: Irakasleak blog bat sortzen du ikasleekin beste era batera harremanetan jartzeko; hala, curriculum-edukiak (ariketak, testuak, multimedia materiala...) argitaratzeko bestelako plataforma bilakatzen da.
  • Ikasleak - Irakaslea: Irakasleak ikasgelarako blog bat sortzen du, eta ikasleek administratzen dute blog hori (eskolako ariketa gisa naiz beren borondatez). Irakasleak jarduera gidatzen du eta ebaluazio-sistema gisa nahiz motibatzeko baliabide gisa erabiltzen du, ikasleak irakurketara, idazketara eta teknologia berrietara hurbiltzeko.

(Iturria: Materiales de capacitación TIC para el profesorado –irakasleak IKTetan trebatzeko materialak–, Red.es enpresa publikoa).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest