Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
a) Profil pertsonala
Aldiz, argazkia Interneteko zerbitzariren batean baldin badago, hura aurkitu eta, formularioaren gainean,
dagokion URLa edo Interneteko helbidea kopiatu behar da, Wordpress ek gure profilarekin lotu dezan.
Bigarren aukera hori probatzeko, Google n edozein argazki bilatu dugu eta gure profilari
lotu diogu, adierazitako urratsak emanda.
Google ra konektatu (http://www.google.es)
eta Imágenes (irudiak) fitxa hautatuko dugu. Irudi bat bilatzeko, "gizonezko argazkia" esaldia idatziko dugu.
Google "gizonezko argazkia" esaldiaren emaitza ugari emango dizkigu eta horietako bat
hautatuko dugu bertan klik eginda.
Ondoren Google kargazkiaren orria erakutsiko digu bere jatorrizko testuinguruan. Saguaren
eskuineko botoiarekin argazkiaren gainean klik egin eta Copiar acceso directo (kopiatu lasterbidea) hautatuko dugu.
Berriz ere formulariora joko dugu eta Give us a link… aukera hautatuko dugu (jarri on line irudiaren esteka lotura
egiteko).
Adibidez, Control+V tekla-konbinazioaren bidez, argazkiaren URLa dagokion lekuan itsatsiko dugu.
Prozedura ondo egin badugu, Nexten klik egingo dugu, eta segundo batzuetan Wordpress
ek baieztatu egingo digu eragiketa arrakastaz gauzatu dela eta argazkia erakutsiko digu.
Prozesua gordetzeko, Actualizar Perfil (eguneratu profila) botoiaren gainean klik egingo
dugu formularioaren amaieran, eta irudia esleituta geratuko da.