Zer da Bloga?...Lehen urratsak Wordpressekin
Bloga
Bloga webgune bat da, erabiltzaile batek edo gehiagok gai beraren inguruan
idatzitako testuak, artikuluak eta iritziak kronologikoki biltzen dituena. Argitaratutako edukiak, testu-formatukoak ez
ezik, multimedia ere izan daitezke (irudiak, audioak, bideoak, etab.).
Beraz, bloga, modu sinplean, honela definituko genuke: webgune bat da; bertan, erabiltzaileak modu errazean
artikuluak edo postak (horrela deitzen zaie argotean) argitaratzen ditu eta irakurleek artikulu/post horiei buruzko iritzia
eman dezakete. Hain zuzen, elkarreragin hori da blogak dituen abantaila eta alde nagusietako bat web-orri bateko edukien
edizioarekiko. Blogaren egileari edo argitaratzaileari weblogger edo blogger deitzen zaio.
|
(Iturria:http://blog.gazteaukera.euskadi.net/) |
Blog motak
Blog mota ugari daude, ia erabiltzaile adina esango genuke; baina, ezaugarrien arabera, honako hauek nabarmendu daitezke:
- Audioblogak: audio-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
- Fotoblogak: irudi-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
- Bideoblogak: bideo-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak.
- Moblogak: telefono mugikorretik irakurri eta eguneratzeko diseinatutako blogak.
Blogaren egitura
Blogaren orri nagusiak hiru zati hauek ditu:
|
|
- Blogaren izenburua edo goiburua (1)
- Alboko menua (2). Bertan, zerrenda hauek agertu ohi dira: argitaratutako post-en kategoriak, beste web-orri
batzuetarako estekak (hala nola, erantsitako informazioa zabaltzeko erreferentziak edo guneak) eta egileek hautatutako edo
gomendatutako beste weblog batzuetarako estekak (zerrenda horri blogroll deitu ohi zaio).
- Posta (3) edo testu-artikulua nahiz multimedia.
|
Post-aren egitura
Postak askotariko egitura izan dezake, baina atal komunak izaten ditu:
|
(Iturria:http://blog.gazteaukera.euskadi.net/) |
- Postaren argitalpen-data (1).
- Postaren izenburua eta dagokion kategoria (2).
- Postaren gorputza albistearekin (3).
- Postari lotutako irudia edo bideoa (4).
- Iruzkina, postaren egileak baimentzen badu (5).
|