KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Wordpress-ekin
Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin
6 de 26
0%

Kasu praktikoa: diseinatu irakasgaiaren bloga wordpressekin

Aurkezpena

Honelako kasu bati ekiteko erarik onena da oso praktikoak izatea eta egiaztatutako esperientziatik abiatzea, benetako adibide baten gainean lan egin ahal izateko. Zorionez, blogosferan badira irakasleek egindako oso lan onak.

Ikasleentzako eta (zergatik ez?) irakasleentzako pizgarri eta lagungarri izan daitekeen gaiari buruzko bloga diseinatuko dugu. Horretan jardun da Marifé Lara Romero irakaslea, Recursos para nuestra clase (gure ikasgelarako baliabideak) bere blogaren bitartez (http://miclase.wordpress.com/). Gure ustez gune bikaina da, besterik gabe ezagutzea merezi duena eta, era berean, kasu praktikoa deskribatzeko inspirazio gisa balio diguna.


Gune horren kalitate-mailara iristeko inolako asmorik gabe, blogaren euskarria Wordpressen eraikiko dugu, honako egitura hauek antzera sortu ahal izateko:

  1. Profil pertsonala editatzea, eta utilitate osagarriak (widgets ere deitzen zaie) txertatzea, hala nola, bilatzaile integratua, eguneratutako albisteen gune iraunkorra, orrien informazioa osatzeko egutegia, etab.
  2. Blogaren aurkezpen atala. Post bat argitaratzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea.
  3. Argitaratutako posten inguruko iruzkinak jasotzeko aukera.
  4. Kurtsoko ikasgaietako baten edukien egitura eta blogroll aurkibidea edo zerrendatutako eta/edo gomendatutako blogen aurkibidea.

Hortaz, gehiago luzatu gabe, jarrai dezagun praktikatzen!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

UTC+1

Sigla horrek denbora unibertsal koordinatu esan nahi du (denbora zibil ere deitzen zaio). Erreferentziazko ordu-zonako ordua da, eta horrekiko kalkulatzen da munduko beste zonetako ordua.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest