ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, azalduko dugu nola administratzen eta kontrolatzen den ikasgelako PCekin sarean egingo dugun lana. Horretarako, i TALC programa erabiliko dugu.
i TALC software librea da (doakoa), GLP lizentzia duena, eta ordenagailura deskargatu eta instalatu behar dugu erabiltzeko. Hori nola egin azalduko dugu kapsula-lantegi honetan.
Programaren helburua da irakasleari azalpen eraginkorrak egiten laguntzea, ikasgelako PCen erabilera kontrola bere esku uztea, eta ikasleen talde-lana antolatzea eta erraztea. Irakaslearen presentzia, ahotsa eta keinuak eta ikasleen talde-lana bitarteko paregabeak dira ikaskuntzarako: PCen sarea programa horiekin «zabaltzea» oso egokia da, azalpeneko eskolak emateko eta talde-lana egiteko tresna pedagogiko baliagarria ematen baitigu.
i TALC programa oso indartsua eta erabilerraza da. Ikasgelako irakaskuntza-lanera egokitzen da, eta edozein eduki irakasteko erabil daiteke hezkuntza-etapa guztietan.
Tresna horren bidez, ikasgelaren kontrola izango du irakasleak, eta irakaskuntza-lanean kontzentratzeko aukera izango du, programaren erabilpenak ez baitu irakaslearen beraren eta ikasleen arretarik bereganatuko.
Aplikazioa aurkeztu, eduki-egitura honi jarraiki:
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
Zenbait atalei buruzko bideo-tutoriala
Probazazue!
KAPSULA-LANTEGIA: ESKOLAK i TALC PROGRAMAREKIN. IKT programazioa | |
IKT gaitasunak* (ardatzen arabera sailkatuak) G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala | G4. Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko. G9. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikastetxean duten erabilgarritasunari eta potentzialtasunari erreparatzea, haien antzekotasunak eta diferentziak hautemateko. D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz. D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz. C1. Gizabanakoen datuak eta nortasuna babesteko arau eta erabilera-politika onartuak ezagutzea, betetzea eta betearaztea, batik bat, eskola-adinean dauden gazteen kasuan. C2. Ikasleekin lan egiteko IKT baliabideak modu onargarrian erabiltzen politikak moldatu eta lagunduko dituzten esperientziak diseinatzea, abian jartzea eta ebaluatzea. C7. Pribatutasuna zaintzea sarbide-gako pertsonalak erabiltzean. |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko baldintzak |
|
Ebaluazio-irizpideak |
|
* "Eskola 2.0" proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako "Mapas competenciales TIC" (Gaitasun Mapak) materialetik hartuak.
|
Hurrengo atalean, “Descripción y funcionalidades principales” (Deskribapena eta funtzio nagusiak), xehetasunez azaltzen dira i TALC programako tresna-barraren aukerak eta menuak. Monitorizazioko, kontrolerako eta euskarri izateko softwarea denez, nekeza da, aurrez adierazi direnez gain, bestelako erabilera-adibideak lantzea. Halaber, adieraziko dugu zer kasutan izan daitekeen baliagarria i TALC programa, eta haren erabilera aplikatuaren adibide bat aurkeztuko dugu.
Besteak beste, kasu hauetan erabil daiteke, i TALC programa:
Bere pantaila erakuts dezake irakasleak ikasleen ordenagailuetan, azaltzeko nola egiten den ariketa bat software jakin batekin; esaterako, formula konplexu baten egitura azal dezake CALC kalkulu-orri batean.
Lantalde baten barruan, ordenagailuaren pantaila konparti daiteke, kide guztiei erakusteko nola jasotzen diren ideia-jasa baten ideiak edo nola egiten den bilera bateko akta, pertsona guztien ekarpenak jasotzen direla ziurtatzeko.
Ikaslearen ordenagailuaren kontrola har dezake irakasleak, ariketaren bat egiten laguntzeko urrutitik ikasleari eta urratsez urrats azaltzeko nola egin behar den hura. Ikasleak ordenagailuko pantailan ikusiko du nola irakasleak elkarreraginean diharduen bere ordenagailuarekin.
Ordenagailu maisuak (irakaslearenak) ikasleen lana monitorizatzeko aukera izango du. Zer egiten du? Ikasle bakoitza bere ordenagailuan dagoela, i TALC programak aukera emango dio irakasleari kapturak egiteko ordenagailu bezeroetan eta testu-mezuak bidaltzeko ikasle guztiei edo ikasle jakin bati. Honaino iritsita, adibide labur bat azalduko dugu jarraian:
Pentsa dezagun ariketa bat egiten ari garela ikasgelan, eta egin beharreko lana dela Prado museoaren kokapenari eta haren kanpo-itxurari buruzko informazio-gida moduko bat egitea. Ikasleei adierazi zaie Google Earth baliabidetik lortu behar dutela informazioa. Horrek adierazten digu ordenagailuek Interneterako sarbidea dutela, eta hori, zalantzarik gabe, tentazio handia izan daiteke ikasleek ariketa alde batera utzi eta arreta beste gauza batzuetan jar dezaten.
i TALC programarekin, ikasleen pantailaren miniaturazko ikuspegia izan dezaketen beren pantailan; horrela, haurrak ariketa egiten eta aukeratutako baliabidearekin, (Google Earth), lanean ari diren ikus dezakete urrunetik, ikasle bakoitzaren ordenagailuraino joateko premiarik izan gabe. Horrez gain, ikasleren bati zerbait esan nahi badio, testu-mezu bat bidal diezaioke azken horri ordenagailura.
Ariketa egin bitartean, ikasle baten ordenagailuaren miniaturazko pantailak eskuinean ikusten den irudia erakusten du. Orain arte, beraz, ez dago arazorik, Google Earth erabiltzen ari baita eta Prado museoko argazkiak ikusten.
Handik gutxira, ordea, irakasleak ikusi du ikaslea futbol-partiduen emaitzei begira ari dela, eta Google Earth baliabideak ematen dituen informazioak eskuratu edo museoaren argazkiak ikusi beharrean, ligako emaitzen berri ematen duen web-orri bat ikusten ari dela.
Ikasle horren pantaila hauta dezake irakasleak, saguaren eskuineko botoian klik egin funtzio-menua
irekitzeko, eta
kapturak aukeratu, horren argazkia ateratzeko. Argazki horretan adieraziko da zer ordenagailutik egin den kaptura, ordenagailu
horren izena eta IP helbidea, eta, alboko irudian ikus daitekeenez, zer egun eta ordutan atera den argazkia. |
Aurreko menu horretan, bidali testu-mezua
aukera hautatuz gero, leiho bat irekiko da, eta bertan idatzi behar da ikasleari esan nahi zaiona. Hori egin ondoren, mezua bidaltzeko, klik egin behar da “ OK ” botoian, irudian ikus daitekeen moduan.Irakasleak (ordenagailu maisuak) mezua bidaltzen duenean, Mensaje del profesor (irakaslearen mezua) leihoa irekiko da ikaslearen ordenagailuan (ordenagailu bezeroan), eta ez da igorritako mezua desagertuko, harik eta ikasleak leihoko OK botoia sakatzen duen arte.
i TALC programaren izena inizial hauek osatzen dute: “ I ntelligent T eaching A nd L earning with C omputers”; hau da, ordenagailu bidezko irakaskuntza eta ikaskuntza inteligentea izenaren atzean tresna indartsua dugu, irakasleek lan pedagogikorako erabil dezaketena. Aukera ematen du beste ordenagailu batzuk begiratu eta kontrolatzeko, ikasleen lana monitorizatzeko, ordenagailuak abiarazi, blokeatu eta itzaltzeko, pantaila-edukien kapturak egiteko, urrundik komandoak betearazteko, eta irakaslearen pantaila ikasgelako gainerako ordenagailuekin konpartitzeko.
Tobias Doerffel izan da programa garatu duena. Egun, erabilera librekoa da (doakoa), eta GPL lizentziapean banatzen da. GNU/Linux eta Windows 2000/XP/Vista sistema eragileekin dabil.
Eskolan erabiltzeko garatu da i TALC programa, eta, berariaz, aukera ematen dio irakasleari sareko gainerako ordenagailuekin hainbat modutara elkarreragiteko, jarraian adierazten den moduan:
Ikasleen ordenagailuetako pantailak monitorizatzea ikuspegi orokorraren modua (overview mode) erabili, eta pantailek kapturak egin eta gordetzea.
Ikasleen ordenagailuen urruneko kontrola egitea, haiei euskarria eta laguntza emateko.
Demo modua erabiltzea (pantaila osoan edo leiho batean), irakaslearen pantaila erakusteko, denbora errealean, ikasleen ordenagailuetan.
Lan-estazioak blokeatzea ikasleen arretara bereganatzeko.
Testu-mezuak bidaltzea ikasleei.
Urrunetik piztea, itzaltzea eta berrabiaraztea ordenagailu-sareko ordenagailu batzuk edo guztiak, eta saioen hasiera eta itxiera nahiz komandoen urrutiko exekuzioa kontrolatzea.
i TALC programak darabilen teknologia ez da baliatzen azpi-sarean soilik, urruneko konexioa ere egin baitezakete, VPN bidez, i TALC client instalatzen badute beren etxeko ordenagailuan.
i TALC programa nukleo anitzeko sistemetan erabiltzeko optimizatuta dago, eta horiek guztiak erabil ditzake, kopurua edozein dela ere.
LEGE-OHAR GARRANTZITSUA, DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO 15/1999 LEGE ORGANIKOAREN HARIAN
Betetzekoa den artikulua da Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua (informazio-eskubideaz diharduena). Guri dagokigun testuinguruan, irakaslearen betebeharra da ikasleari informatzea software hau erabiliko dela, software hau erabili eta monitorizazioak eta/edo zaintza-lanak egiten hasi aurretik.
Hau da PCek izan behar duten konfigurazioa i TALC programa instalatu eta behar bezala funtziona dezan:
Ordenagailu maisua:
Irakasleak erabili behar duen ordenagailuak Pentium IIIa (edo antzekoa) izan behar du, eta 256 MB-eko RAM memoria izan.
Ordenagailu bezeroak:
Ikasleen ordenagailuetako hardwarearen konfigurazioa oso oinarrizkoa izan daiteke, baina komeni da, gutxienez, Pentium Pro bat eta 64 MB-ko RAM memoria izatea. Ordenagailu berriek erraz gaindituko dituzte eskakizun horiek. Komeni da ordenagailu maisuak eta ordenagailu bezeroak txartel grafikoa izatea, bideo-memoriarako (flamebuffer) sarbide azkarra emango duena.
Sarea:
i TALC programa erabiltzeko, TCP/IP sare bat izan behar da. Ordenagailuak urrunetik eta sarean pizteko funtzioa (WakeOnLAN) soilik erabil daiteke azpi-sare berean dauden ordenagailuekin.
Softwarea:
i TALC programa erabiltzeko sistema eragile hauek balia daitezke: GNU/Linux (Debian edo Ubuntu) eta Microsoft Windows.
GNU/Linux sisteman, beharrezko dira (Qt4 >= 4.2.3, libjpeg, libz, OpenSSL, libxtst). Windows sistema, gutxienez Windows 2000, eta, aukeran, XP edo berriagoak.
iTALC aplikazioak barra eta laneko area hauek ditu:
|
Alboko menu-barra:: sagua ikonoen gainean jartzean, haien funtzioa azaltzen duen leiho bat azalduko da, eta botoi bakoitzarekin zabaltzen diren menuetara joateko aukera ematen digu.
Ayuda (laguntza) botoian klik egitean, i
TALC programaren ongietorri-mezuaren leihoa irekiko da, eta azalpen txiki bat emango zaigu alboko barrako
botoien funtzioei buruz. Lehen banaka azaldutakoen antzekoa da. |
Administrador de clases: (ikasgelen administratzailea) lehiak aukera ematen digu ikasgelak sortu, aldatu eta ezabatzeko, eta ikasgela horietarako esleitutako ekipo bezeroak (ikasleenak) sortu, aldatu eta ezabatzekoa. Adibide moduan, ikusiko dugu nola gehitu ikasgela bat "gela", eta ondoren nola gehitu dezakegun "konputagailu" bat gela horren barruan.
Gela bat gehitzeko, klik egin behar da saguaren eskuineko botoiarekin Administrador de Clases leihoko area huts batean, eta Añadir clase aukera hautatu behar dugu. |
“Gela berria” izeneko leihoa irekiko da, izen bat idatzi behar dugu gela berrirako (adibidean, HOME izango da), eta klik egin behar da Aceptar (onartu) botoian, izen hori izango duen ikasgela sortzeko. |
Ikasgela sortu ondoren, ordenagailu bat gehituko diogu. Berriro ere, klik egin behar dugu saguaren
eskuineko botoiarekin Administrador de Clases leihoko area huts batean, eta, orain, Agregar computadora
(gehitu konputagailua) aukera hautatu behar dugu. Ez badugu aurrez ikasgelarik sortu, ikasgela bat sortzea eskatuko digu programak,
ordenagailuren bat gehitzeko aukera eman baino lehen. |
Agregar computadora (Gehitu konputagailua) izeneko leihoa irekiko da, eta, bertan, ordenagailu
bezeroari buruzko datu batzuk eman behar dira, eta zabaltzen den menutik ordenagailuari dagokion ikasgelaren izena hautatu
behar da. Ordenagailuari buruzko datuen artean, aipatzekoak dira IP helbidea eta ekipoari dagokion sarearen izena (azken hori,
batik bat, ezinbestekoa izango da sarea dinamikoa bada). Ez da beharrezkoa izango sareko txartelaren (MAC) helbide fisikoa,
baldin eta ez badugu erabili nahi i TALC programak duen funtzioa ordenagailu bezeroa
urrunetik abiarazteko. Sarearen izenarekin zerikusirik ez duen izenen bat ere jar diezaiokegu. Eremu hori hutsik uzten badugu,
IParen izena edo ekipoaren sarekoa hartuko du. |
Kapsula-lantegi honetako Informazio gehiago atalean adierazten da nola jakin dezakegun zein den ordenagailu jakin baten IP helbidea.
Funtzioetako bat da erregistratutako ekipoen leihoak agerraraztea eta ezkutatzea, bi klik eginez ikasgelako arbolari dagokion ekipoan. Zabaltzen diren menuetatik, beste funtzio asko balia ditzakegu: ekipo batzuk edo guztiak agerrarazi edo ezkutatu, ikasgela eta ordenagailuetako datuak aldatu eta erregistroak ezabatu, eta hautatutako ekipoetan egin daitezkeen ekintzak burutu, etab. Horrenbestez, aplikazioko leihoaren goialdean dagoen Menu Barraren bidez egindakoen antzera joka dezakegu.
i TALC programak aukera ematen dio irakasleari kapturak egiteko sareko edozein ordenagailu bezerotan, baldin eta azken hori piztuta badago. Argazki horiek ordenagailu maisuan gordetzen dira.
Capturas botoian bi klik eginez gero, izen hori daraman leiho bat irekiko
da. Hiru zatitan banatutako leihoa da. Leihoaren goiko zatian, egindako kapturen zerrenda bat ikusiko dugu; erdian, hautatako
kapturaren miniatura bat ikusiko dugu, erabiltzailearen, ordenagailuaren, egunaren eta orduaren datuak adierazten dituela,
eta beheko zatian, berriz, hiru botoi daude, kaptura pantaila osoan ikusteko, hura ezabatzeko eta zerrenda berriro kargatzeko
aukera ematen digutenak. |
Konfigurazioko menura sartzean, bi klik egin behar ditugu
Tu configuración de iTALC botoian, eta izen bereko leiho bat irekiko da. Leiho horretan, sei aukera aldagarri hauek izango ditugu:
|
Goiko menu-barra: (goiko menu-barra): ekipo guztiekin batera egin daitezkeen ekintzak
biltzen ditu. Botoi guztiak lehenetsita daude, baina guztiak leihoan sartzen ez badira, ezkutatu egiten dira azkenak. Ikusgarri
dauden botoiak aldatu nahi badira, desaktibatu egin behar dira erabiliko ez ditugunak. Barra horretako botoiak desaktibatzeko
aukera ematen duen menura iristeko, klik egin behar dugu saguaren eskuineko botoiarekin; hala, egiaztapen-marka duten botoiak
izango dira aktibo daudenak eta tresna-barran ikusgarri daudenak. Osorik erakutsiko dugu barra. |
Goiko menu-barrako botoi bakoitzaren funtzioen azalpen laburra emango dugu.
Clase: botoian klik egitean, menu bat zabalduko da, eta menu horrek aukera emango digu irakaslearen ordenagailua ezkutatzeko edo beste ikasgela bat (gela) hautatzeko, bat baino gehiago sortu badira. |
Ayuda: (laguntza) |
Fullscreen Demo: pantaila osoan erakusteko modua aktibatzean, modu horri buruzko informazioa ematen duen leiho bat ikusiko da. |
Window Demo: leiho moduan erakusteko aukera ematen du. |
Bloquear todas: (Blokeatu guztiak) botoia aktibatzean, giltzarrapo bat azaltzen da ikasleen pantaila guztian, eta teklatua zein sagua blokeatzen ditu. |
Mensaje (mezua): koadro bat azalduko zaigu eta testua idatz dezakegu bertan. Onartzeko sakatzean, ikasleen pantaila guztietan azalduko da. |
Encender (piztu): botoi honek bere funtzioa bete dezan, ordenagailu bezeroen
sareko abiatzea (Wake LAN) konfiguratuta izan behar du BIOSean eta horietako bakoitzaren konfigurazioan beren sareko txartelen
MAC helbidea sartuta egon behar du. |
Apagar (itzali): |
Acceder (sartu): erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu behar dira lehendabizi. |
Soporte técnico (laguntza teknikoa): urruneko kontrola erabili eta zuzenean
edozein ekipotan sartzeko aukera ematen du, nahiz eta inolako ikasgelatan sartuta ez egon. Horretarako, ekipoaren izena edo
IP helbidea sartu behar da. Ekipoa ez bada ikasgelaren batekoa, mezu batek informatuko digu norbait PC-ra sartzen ahalegintzen
ari dela. |
Soporte técnico botoian klik eginda, izen hori daraman leiho bat irekiko da, eskatzen diren datuak sartzeko. Hori egin ondoren, klik egin OK botoian.
Ajustar/Alinear (doitu/lerratu) |
Autoajuste (Berez doitu) |
|
Ejecutar comandos en el cliente(s) -komandoak exekutatu ekipo bezero(etan)- izeneko leihoa irekiko da:
Kapsula-lantegiko atal honetan, azalduko dugu nola instalatu behar den i TALC Windows sistema eragilean, hura baita erabiliena eta harekin azalduko baitira tutorial honetako edukiak eta adibideak. “Informazio gehiago” atalean adieraziko dugu nola instalatu programa Linux sistema eragilean.
Sareko ordenagailu guztietan instalatu behar da i TALC programa. Microsoft Windows XP sistema eragilearen 1.0.9 bertsioan instalatzeko modua azalduko dugu. Irakaslearen ordenagailuan aplikazio "maisua" (master application) instalatuko da, eta horrek aukera emango du kontrol-ekintza egiteko sareko gainerako ordenagailuekiko. Azken horietan, aplikazio "bezeroa" (client application) instalatuko da.
i TALC programaren azken bertsio egonkorra deskargatzeko, sartu (http://sourceforge.net/projects/italc/ ) web-orrian. (OHARRA: rc bertsioa {release candidate} da azken bertsioa izateko hautagaia; hala ere, erroreak zuzentzeko zain dago, eta ezin dugu oraindik bertsio egonkortzat hartu).
Aplikazioa eguneratzen edo berriro instalatzen ari bagara, "Keep all keys" aukera hautatu behar dugu, giltza berri bat sortuz gero, ezingo baitugu ordenagailu bezeroekiko konexiorik egin. Ekipo bezeroetan instalatzeko prozesuetan erabiliko dugu beste aukera ("Import public key of master computer").
Artxiboa gailu eramangarri batean kopia daiteke; esaterako, USB unitate batean. Horixe da gure kasu praktikoan egingo duguna.
|
Windows sistemako suebakia (firewall) gaituta baduzu, orain adieraziko dizugun moduan gehitu behar duzu i TALC programa.
Maisuaren instalazioaren amaieran egin ziren egiaztapen berak egin behar dira ordenagailu bezeroetan Windows sistemako firewall edo suebakiarekiko.
|
|
iTALC programa lehen aldiz exekutatzean, leiho bat azalduko zaigu, mezu honekin: “No se ha encontrado el archivo de configuración …….globalconfig.xml”. Mezu horrek adieraziko digu oraindik ez dugula ikasgelarik sortu gure sarean. Ikasgelaren bat sortu ondoren, ez zaigu mezua berriro azalduko.
|
Beste leiho bat irekiko da, eta, bertan, ordenagailuaren IP helbidea azalduko da, besteak beste.
Linux (Ubintu) sistema darabilten ordenagailuen sare batean instalatu nahi badugu i TALC programa, bi Ubuntu 7.10. sistema behar ditugu. Lehenengoa i TALC Master da, eta sistema horrek monitorizatu eta kontrola dezake bigarren sistema, i TALC Cliente edo sistema bezeroa.
iTALC programa instalatzeko, preparatu bi sistemak eta instalatu bi paketeak Synatic pakete-administratzailearekin.
gcc
g++
libqt4-dev
xorg-dev
Hurrengo paketea 2. sisteman soilik behar da (sistema bezeroan).
ssh
Lortu eta instalatu i TALC programa bi sistema horietan, eta zoaz web-orri honetara:
http://sourceforge.net/project/ para obtener la última versión disponible.
cd /tmp/
wget http://switch.dl.sourceforge.net/sourceforge/italc/italc-1.0.7.tar.bz2
tar xvfj italc-1.0.7.tar.bz2
cd
italc-1.0.7/
./configure
make
sudo make install
Bi sistemen GDM konfigurazioa:
sudo gedit /etc/gdm/Init/Default /etc/gdm/PreSession/Default
Autentikazio-giltzak “Authentication Keys”
sudo mkdir -p /etc/italc/keys/public/teacher/ /etc/italc/keys/private/teacher/
sudo ica -role teacher –createkeypair
sudo addgroup italc
sudo adduser %trusted_user% italc
sudo chgrp -R italc /etc/italc/keys/private/
sudo scp -p /etc/italc/keys/public/teacher/key %user%@192.168.0.15:/tmp/
Ubuntuko erro-kontua desaktibatuta egoteko lehenetsita izaten da; beraz, beste erabiltzaile-kontu bat erabili behar dugu ordenagailu bezeroan.
Giltza publikorako ibilbidea sortu behar dugu ordenagailu bezeroan
sudo mkdir -p /etc/italc/keys/public/teacher/
sudo mv /tmp/key /etc/italc/keys/public/teacher/
sudo chown root:root /etc/italc/keys/public/teacher/key
Type: Application
Name: iTALC
Command: italc
Berez aukeratuko da ikono egokia, eta, nahi bada, komentarioren bat gehitu daiteke.
i TALC programak ez du desinstalatzeko gailurik egungo bertsioan; beraz, eskuzko prozedura bat bete behar da hura desinstalatzeko.
Lehendabizi, eten egin behar da iTALC client zerbitzua. Bi prozedura erabil ditzakegu eragiketa hori egiteko:
|
|
Instalazioaren arrastoak izango dira Windows sistemako erregistroan, eta erregistro-editorea erabili behar dugu haiek garbitzeko.
|
Editor del Registro izeneko leihoa irekiko da, eta erregistro-giltza topatu behar dugu bertan.
Horretarako, zabaldu “HKEY_LOCAL_MACHINE” karpetako menua, “SOFTWARE” azpi-karpeta ireki, eta topatu “iTALC Solutions”. Hautatu
hura eta sakatu Supr tekla, hura ezabatzeko. |
Erregistroan aldaketak egin baino lehen, segurtasun-kopia bat egitea komeni da, gerta daitezkeen erroreengandik babesteko.
GNU/Linux: gune edo kernel librearen —Unixen antzekoa, Linux izenekoa— eta GNU sistema-tresnen konbinazioa izendatzeko erabilitako terminoetako bat. Software librearen garapen nabarmenetakoa da; haren kode-iturri guztia erabili, aldatu eta birbanatu daiteke askatasunez, GPL GNUren Lizentzia Publiko Orokorra lizentziaren eta beste lizentzia libre batzuen baitan.
GLP (Software librea): ordenagailurako software mota bat da. Kosturik gabe banatzen da eta denbora mugarik gabe erabil daiteke.
Firewall: ordenagailuek sare batera konektatuta daudenean erabiltzen duten softwarea da, komunikazioak baimendu edo debekatzeko.
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/