KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Ikasgelako lana sarean iTalc programarekin
Deskribapena eta funtzio nagusiak
7separador_indice_X_de_N18
0%

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Ikasgela sortu ondoren, ordenagailu bat gehituko diogu. Berriro ere, klik egin behar dugu saguaren eskuineko botoiarekin Administrador de Clases leihoko area huts batean, eta, orain, Agregar computadora (gehitu konputagailua) aukera hautatu behar dugu. Ez badugu aurrez ikasgelarik sortu, ikasgela bat sortzea eskatuko digu programak, ordenagailuren bat gehitzeko aukera eman baino lehen.

Opción Agregar computadora

Agregar computadora (Gehitu konputagailua) izeneko leihoa irekiko da, eta, bertan, ordenagailu bezeroari buruzko datu batzuk eman behar dira, eta zabaltzen den menutik ordenagailuari dagokion ikasgelaren izena hautatu behar da. Ordenagailuari buruzko datuen artean, aipatzekoak dira IP helbidea eta ekipoari dagokion sarearen izena (azken hori, batik bat, ezinbestekoa izango da sarea dinamikoa bada). Ez da beharrezkoa izango sareko txartelaren (MAC) helbide fisikoa, baldin eta ez badugu erabili nahi i TALC programak duen funtzioa ordenagailu bezeroa urrunetik abiarazteko. Sarearen izenarekin zerikusirik ez duen izenen bat ere jar diezaiokegu. Eremu hori hutsik uzten badugu, IParen izena edo ekipoaren sarekoa hartuko du.

Datos del ordenador cliente

Kapsula-lantegi honetako Informazio gehiago atalean adierazten da nola jakin dezakegun zein den ordenagailu jakin baten IP helbidea.

Funtzioetako bat da erregistratutako ekipoen leihoak agerraraztea eta ezkutatzea, bi klik eginez ikasgelako arbolari dagokion ekipoan. Zabaltzen diren menuetatik, beste funtzio asko balia ditzakegu: ekipo batzuk edo guztiak agerrarazi edo ezkutatu, ikasgela eta ordenagailuetako datuak aldatu eta erregistroak ezabatu, eta hautatutako ekipoetan egin daitezkeen ekintzak burutu, etab. Horrenbestez, aplikazioko leihoaren goialdean dagoen Menu Barraren bidez egindakoen antzera joka dezakegu.

i TALC programak aukera ematen dio irakasleari kapturak egiteko sareko edozein ordenagailu bezerotan, baldin eta azken hori piztuta badago. Argazki horiek ordenagailu maisuan gordetzen dira.

Capturas botoian bi klik eginez gero, izen hori daraman leiho bat irekiko da. Hiru zatitan banatutako leihoa da. Leihoaren goiko zatian, egindako kapturen zerrenda bat ikusiko dugu; erdian, hautatako kapturaren miniatura bat ikusiko dugu, erabiltzailearen, ordenagailuaren, egunaren eta orduaren datuak adierazten dituela, eta beheko zatian, berriz, hiru botoi daude, kaptura pantaila osoan ikusteko, hura ezabatzeko eta zerrenda berriro kargatzeko aukera ematen digutenak.

Información capturas del ordenador cliente

Konfigurazioko menura sartzean, bi klik egin behar ditugu

Tu configuración de iTALC botoian, eta izen bereko leiho bat irekiko da. Leiho horretan, sei aukera aldagarri hauek izango ditugu:

  • Eguneratzeen arteko tartea: konektatutako ordenagailuen pantaila zer denbora-tartetan freskatzen den zehazten du.

  • Demo moduaren kalitatea: ekipo bezeroetako koloreen kalitatea hautatzeko aukera ematen du, 15 bit (txikia), 18 bit (ertaina) eta benetako kolorearen (handia) artean. Zenbat eta kalitate handiagoa hautatu, orduan eta atzerapen denbora handiago izango da ekipoetara iristen. Kalitate baxuko balioa lehenetsi ohi da, nahikoa izaten delako.

  • Erabiltzailearen interfazea: goiko tresna-barrako ikonoen iradokizun-mezuak eta testuaren erabilera aktibatzeko eta desaktibatzeko aukera ematen du.

  • Rola: profil bat baino gehiago konfiguratu badira (sistema-sinbolo moduko komandoekin egiten da hori), horietakoren bat hautatzeko aukera ematen du.

  • Sarrera anitzerako konfigurazioa: sarean domeinuen zerbitzari bat badugu soilik.

Configuración de iTalc

  • "Bi klik" ekintza bezeroaren leihoarentzat: ekipo bezeroaren leiho batean bi klik egindakoan gauzatuko den ekintza zehazteko aukera ematen du. Bi hauen artean aukera daiteke:

Opciones sobre equipo cliente al hacer doble clic

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable