Ibilbideak
Zer egingo dugu?
Kapsula-lantegi honetan, azalduko dugu nola administratzen eta kontrolatzen den ikasgelako PCekin sarean egingo dugun lana.
Horretarako, i TALC programa erabiliko dugu.
i TALC software librea da (doakoa), GLP lizentzia duena, eta ordenagailura
deskargatu eta instalatu behar dugu erabiltzeko. Hori nola egin azalduko dugu kapsula-lantegi honetan.
Programaren helburua da irakasleari azalpen eraginkorrak egiten laguntzea, ikasgelako PCen erabilera
kontrola bere esku uztea, eta ikasleen talde-lana antolatzea eta erraztea. Irakaslearen presentzia, ahotsa eta keinuak eta
ikasleen talde-lana bitarteko paregabeak dira ikaskuntzarako: PCen sarea programa horiekin «zabaltzea» oso egokia da, azalpeneko
eskolak emateko eta talde-lana egiteko tresna pedagogiko baliagarria ematen baitigu.
i TALC programa oso indartsua eta erabilerraza da. Ikasgelako
irakaskuntza-lanera egokitzen da, eta edozein eduki irakasteko erabil daiteke hezkuntza-etapa guztietan.
Tresna horren bidez, ikasgelaren kontrola izango du irakasleak, eta irakaskuntza-lanean kontzentratzeko
aukera izango du, programaren erabilpenak ez baitu irakaslearen beraren eta ikasleen arretarik bereganatuko.
Zer urrats egingo ditugu?
Aplikazioa aurkeztu, eduki-egitura honi jarraiki:
Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
-
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
-
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
-
Zenbait atalei buruzko bideo-tutoriala
Probazazue!