KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Ikasgelako lana sarean iTalc programarekin
Deskribapena eta funtzio nagusiak
5separador_indice_X_de_N18
0%

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Visor y controlador de redes: (Sareak behatu eta kontrolatzeko programa) i TALC

i TALC programaren izena inizial hauek osatzen dute: “ I ntelligent T eaching A nd L earning with C omputers”; hau da, ordenagailu bidezko irakaskuntza eta ikaskuntza inteligentea izenaren atzean tresna indartsua dugu, irakasleek lan pedagogikorako erabil dezaketena. Aukera ematen du beste ordenagailu batzuk begiratu eta kontrolatzeko, ikasleen lana monitorizatzeko, ordenagailuak abiarazi, blokeatu eta itzaltzeko, pantaila-edukien kapturak egiteko, urrundik komandoak betearazteko, eta irakaslearen pantaila ikasgelako gainerako ordenagailuekin konpartitzeko.

Tobias Doerffel izan da programa garatu duena. Egun, erabilera librekoa da (doakoa), eta GPL lizentziapean banatzen da. GNU/Linux eta Windows 2000/XP/Vista sistema eragileekin dabil.

Funtzioak

Eskolan erabiltzeko garatu da i TALC programa, eta, berariaz, aukera ematen dio irakasleari sareko gainerako ordenagailuekin hainbat modutara elkarreragiteko, jarraian adierazten den moduan:

  • Ikasleen ordenagailuetako pantailak monitorizatzea ikuspegi orokorraren modua (overview mode) erabili, eta pantailek kapturak egin eta gordetzea.

  • Ikasleen ordenagailuen urruneko kontrola egitea, haiei euskarria eta laguntza emateko.

  • Demo modua erabiltzea (pantaila osoan edo leiho batean), irakaslearen pantaila erakusteko, denbora errealean, ikasleen ordenagailuetan.

  • Lan-estazioak blokeatzea ikasleen arretara bereganatzeko.

  • Testu-mezuak bidaltzea ikasleei.

  • Urrunetik piztea, itzaltzea eta berrabiaraztea ordenagailu-sareko ordenagailu batzuk edo guztiak, eta saioen hasiera eta itxiera nahiz komandoen urrutiko exekuzioa kontrolatzea.

  • i TALC programak darabilen teknologia ez da baliatzen azpi-sarean soilik, urruneko konexioa ere egin baitezakete, VPN bidez, i TALC client instalatzen badute beren etxeko ordenagailuan.

i TALC programa nukleo anitzeko sistemetan erabiltzeko optimizatuta dago, eta horiek guztiak erabil ditzake, kopurua edozein dela ere.

LEGE-OHAR GARRANTZITSUA, DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO 15/1999 LEGE ORGANIKOAREN HARIAN

Betetzekoa den artikulua da Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua (informazio-eskubideaz diharduena). Guri dagokigun testuinguruan, irakaslearen betebeharra da ikasleari informatzea software hau erabiliko dela, software hau erabili eta monitorizazioak eta/edo zaintza-lanak egiten hasi aurretik.

Hau da PCek izan behar duten konfigurazioa i TALC programa instalatu eta behar bezala funtziona dezan:

Ordenagailu maisua:

Irakasleak erabili behar duen ordenagailuak Pentium IIIa (edo antzekoa) izan behar du, eta 256 MB-eko RAM memoria izan.

Ordenagailu bezeroak:

Ikasleen ordenagailuetako hardwarearen konfigurazioa oso oinarrizkoa izan daiteke, baina komeni da, gutxienez, Pentium Pro bat eta 64 MB-ko RAM memoria izatea. Ordenagailu berriek erraz gaindituko dituzte eskakizun horiek. Komeni da ordenagailu maisuak eta ordenagailu bezeroak txartel grafikoa izatea, bideo-memoriarako (flamebuffer) sarbide azkarra emango duena.

Sarea:

i TALC programa erabiltzeko, TCP/IP sare bat izan behar da. Ordenagailuak urrunetik eta sarean pizteko funtzioa (WakeOnLAN) soilik erabil daiteke azpi-sare berean dauden ordenagailuekin.

Softwarea:

i TALC programa erabiltzeko sistema eragile hauek balia daitezke: GNU/Linux (Debian edo Ubuntu) eta Microsoft Windows.

GNU/Linux sisteman, beharrezko dira (Qt4 >= 4.2.3, libjpeg, libz, OpenSSL, libxtst). Windows sistema, gutxienez Windows 2000, eta, aukeran, XP edo berriagoak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable