Deskribapena eta funtzio nagusiak
Goiko menu-barra: (goiko menu-barra): ekipo guztiekin batera egin daitezkeen ekintzak
biltzen ditu. Botoi guztiak lehenetsita daude, baina guztiak leihoan sartzen ez badira, ezkutatu egiten dira azkenak. Ikusgarri
dauden botoiak aldatu nahi badira, desaktibatu egin behar dira erabiliko ez ditugunak. Barra horretako botoiak desaktibatzeko
aukera ematen duen menura iristeko, klik egin behar dugu saguaren eskuineko botoiarekin; hala, egiaztapen-marka duten botoiak
izango dira aktibo daudenak eta tresna-barran ikusgarri daudenak. Osorik erakutsiko dugu barra. |
|
Goiko menu-barrako botoi bakoitzaren funtzioen azalpen laburra emango dugu.
Clase: botoian klik egitean, menu bat zabalduko da, eta menu horrek aukera emango digu irakaslearen
ordenagailua ezkutatzeko edo beste ikasgela bat (gela) hautatzeko, bat baino gehiago sortu badira. |
|
Fullscreen Demo: pantaila osoan erakusteko modua aktibatzean, modu
horri buruzko informazioa ematen duen leiho bat ikusiko da. |
|
Window Demo: leiho moduan erakusteko aukera ematen du. |
|
Bloquear todas: (Blokeatu guztiak) botoia aktibatzean, giltzarrapo
bat azaltzen da ikasleen pantaila guztian, eta teklatua zein sagua blokeatzen ditu. |
|
Mensaje (mezua): koadro bat azalduko zaigu eta testua idatz dezakegu bertan. Onartzeko sakatzean,
ikasleen pantaila guztietan azalduko da. |
|
Encender (piztu): botoi honek bere funtzioa bete dezan, ordenagailu bezeroen
sareko abiatzea (Wake LAN) konfiguratuta izan behar du BIOSean eta horietako bakoitzaren konfigurazioan beren sareko txartelen
MAC helbidea sartuta egon behar du. |
|
Acceder (sartu): erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu behar dira lehendabizi. |
|
Soporte técnico (laguntza teknikoa): urruneko kontrola erabili eta zuzenean
edozein ekipotan sartzeko aukera ematen du, nahiz eta inolako ikasgelatan sartuta ez egon. Horretarako, ekipoaren izena edo
IP helbidea sartu behar da. Ekipoa ez bada ikasgelaren batekoa, mezu batek informatuko digu norbait PC-ra sartzen ahalegintzen
ari dela. |
|
Soporte técnico botoian klik eginda, izen hori daraman leiho bat irekiko da, eskatzen diren
datuak sartzeko. Hori egin ondoren, klik egin OK botoian.