IKT gaitasunak* (ardatzen arabera sailkatuak)
G. Kudeaketa eta garapen profesionala
D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma
C. Hiritartasun digitala | G4. Tutorialak zer diren ulertzea,
eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko.
G9. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia
izatea. Halaber, IKTek ikastetxean duten erabilgarritasunari eta potentzialtasunari erreparatzea, haien antzekotasunak eta
diferentziak hautemateko.
D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleek
beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten, dagoeneko erabiltzen
diren IKT baliabideak erabiliz.
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak
garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz.
C1. Gizabanakoen datuak eta nortasuna babesteko arau eta erabilera-politika onartuak
ezagutzea, betetzea eta betearaztea, batik bat, eskola-adinean dauden gazteen kasuan.
C2. Ikasleekin lan egiteko IKT baliabideak modu onargarrian erabiltzen politikak moldatu
eta lagunduko dituzten esperientziak diseinatzea, abian jartzea eta ebaluatzea.
C7. Pribatutasuna zaintzea sarbide-gako pertsonalak erabiltzean. |
Ebaluazio-irizpideak
| -
iTALC programa behar bezala instalatzea sareko ordenagailu guztietan.
-
iTALC programaren funtzioak erabiltzen saiatzea (klasea, fullscreen, blokeoa, mezua, urrutiko kontrola, etab.).
-
Ordenagailu maisuaren pantaila ordenagailu bezeroetan proiektatzeko gai izatea.
-
Behar bezala monitorizatzea ordenagailu bezero bat (mezua bidaltzea, teklatua eta sagua blokeatzea, piztea edo itzaltzea).
|