Instalazioa eta deskarga / Web lokalizazioa
-
Aplikazio bezeroa ordenagailu bezero askotan instalatu behar badituzue, automatizatu egin daiteke i
TALC programaren instalazioa. Horretarako, ordenagailu bezero batean instalatzean, hautatu Save installation-settings
aukera instalazioa amaitzean. Jarraian erakutsiko dugu nola egin hori.
-
installsettings.xml izeneko artxibo bat sortuko da setup.exe artxiboa dagoen direktorioan. Artxibo hori
erabil daiteke beste bezero batzuk modu automatikoan instalatzeko, baldin eta artxiboaren izena hurrengo instalazioaren parametro
gisa erabiltzen bada.
-
Instalazio maisutik (irakaslearen ordenagailutik) soilik ireki eta kontrola daiteke i
TALC programa. Horretarako, egin klik bi aldiz programaren ikonoan: Windows sistemako Todos los programas
menuaren barruan Inicio botoia sakatuz, pantailaren beheko aldean, ezkerrean.
|
|
-
Aplikazioa memorian kargatu dadin, abiatuta izan behar dugu "iTALC Client" zerbitzua. Abiatuta
dagoen jakiteko,
i TALC
ikonoa ikusi behar dugu zereginen barran, erlojuaren ondoran (pantailaren beheko aldean, eskuinean). Zerbitzu bezeroa abiatuta
ez badago, ondorengo errore-mezua azalduko zaigu.
-
Errorea ematen badu, sartu
Servicios leihoan,
MiPC botoian klik egitean azaltzen den
menuko
Administrar aukera hautatuz.
Desinstalación de i
TALC atalean azaltzen da xehetasun handiagoz prozedura hori.
- Hori egiteko beste bide bat da Inicio menuko Ejecutar komandoa baliatzea, services.msc idatziz eta
Aceptar botoian klik eginez.
|
|
iTALC programa lehen aldiz exekutatzean, leiho bat azalduko zaigu, mezu honekin: “No se ha encontrado
el archivo de configuración …….globalconfig.xml”. Mezu horrek adieraziko digu oraindik ez dugula ikasgelarik sortu gure
sarean. Ikasgelaren bat sortu ondoren, ez zaigu mezua berriro azalduko.