iTAlC ikasgelan erabiltzeko jarraibideak
Ikasle horren pantaila hauta dezake irakasleak, saguaren eskuineko botoian klik egin funtzio-menua
irekitzeko, eta
kapturak aukeratu, horren argazkia ateratzeko. Argazki horretan adieraziko da zer ordenagailutik egin den kaptura, ordenagailu
horren izena eta IP helbidea, eta, alboko irudian ikus daitekeenez, zer egun eta ordutan atera den argazkia. |
|
Aurreko menu horretan, bidali testu-mezua
aukera hautatuz gero, leiho bat irekiko da, eta bertan idatzi behar da ikasleari esan nahi zaiona. Hori egin ondoren, mezua
bidaltzeko, klik egin behar da “
OK ” botoian, irudian ikus daitekeen moduan.
Irakasleak (ordenagailu maisuak) mezua bidaltzen duenean, Mensaje del profesor (irakaslearen
mezua) leihoa irekiko da ikaslearen ordenagailuan (ordenagailu bezeroan), eta ez da igorritako mezua desagertuko, harik eta
ikasleak leihoko OK botoia sakatzen duen arte.