Deskribapena eta funtzio nagusiak
iTALC aplikazioak barra eta laneko area hauek ditu:
-
Alboko menu-barra (konfigurazio eta laguntzako tresnak).
-
Alboko menu-barrako komandoen laneko area.
-
Goiko menu-barra (ikasleen makina bezeroen tresna eta komandoak).
-
Goiko menuko laneko area.
-
Ordenagailu bezeroko leihoa.
|
|
Alboko menu-barra:: sagua ikonoen gainean jartzean, haien funtzioa azaltzen duen leiho bat azalduko da,
eta botoi bakoitzarekin zabaltzen diren menuetara joateko aukera ematen digu.
Ayuda (laguntza) botoian klik egitean, i
TALC programaren ongietorri-mezuaren leihoa irekiko da, eta azalpen txiki bat emango zaigu alboko barrako
botoien funtzioei buruz. Lehen banaka azaldutakoen antzekoa da. |
|
Administrador de clases: (ikasgelen administratzailea) lehiak aukera ematen
digu ikasgelak sortu, aldatu eta ezabatzeko, eta ikasgela horietarako esleitutako ekipo bezeroak (ikasleenak) sortu, aldatu
eta ezabatzekoa. Adibide moduan, ikusiko dugu nola gehitu ikasgela bat "gela", eta ondoren nola gehitu dezakegun "konputagailu"
bat gela horren barruan.
Gela bat gehitzeko, klik egin behar da saguaren eskuineko botoiarekin Administrador de Clases leihoko area huts
batean, eta Añadir clase aukera hautatu behar dugu. |
|
“Gela berria” izeneko leihoa irekiko da, izen bat idatzi behar dugu gela berrirako (adibidean, HOME izango da), eta klik
egin behar da Aceptar (onartu) botoian, izen hori izango duen ikasgela sortzeko. |
|