KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Ikasgelako lana sarean iTalc programarekin
iTalc Desinstalatzea
17separador_indice_X_de_N18
0%

iTalc Desinstalatzea

i TALC programak ez du desinstalatzeko gailurik egungo bertsioan; beraz, eskuzko prozedura bat bete behar da hura desinstalatzeko.

Lehendabizi, eten egin behar da iTALC client zerbitzua. Bi prozedura erabil ditzakegu eragiketa hori egiteko:

  • Zerbitzua komandoen bidez eten dezakegu. Hori egiteko, Windows sistemako Ejecutar (exekutatu) komandoa erabili behar dugu: [iTALC programa instalatzeko artxiboen ibilbide osoa]/ica –unregisterservice (kortxeterik gabe jarrita) irudian ikusten dugun moduan:

Comando ejecutar

  • Mezu hau azalduko da, zerbitzuaren erregistroa desegin dela adierazteko. Jarraitzeko, klik egin OK botoian.

iTalc desregistrado

  • Ez dugu ikusiko i TALC programaren ikonoa tresna-barran, eta horrek adieraziko digu zerbitzua ez dagoela aktibatuta.
  • Zerbitzua eten daiteke Windows sistemako Servicios izeneko elkarrizketa-koadrora joz. Koadro horretara iristeko, MiPC eremuko testuinguru-menuan ageri den Administrar komandoa erabil daiteke (saguaren eskuineko botoia baliatuz).

Comando Administrar del menú contextual

  • Klik egin Servicios y Aplicaciones botoian eta, zerrendan, bilatu eta hautatu iTALC Client. Zerbitzua eteteko, klik egin Detener el servicio botoian. Botoi hori zerrendaren ezkerraldean dago, irudian ikus daitekeen moduan.

Detener el servicio

  • Hori egin ondoren, programaren karpeta ezabatu behar da. Instalazioa egitean lehenetsitako karpeta erabili badugu, (c:\Archivos de programa\iTALC) izango da, eta, hura erabili ez badugu, karpetaren kokapena topatu behar dugu eta hura ezabatu.

Instalazioaren arrastoak izango dira Windows sistemako erregistroan, eta erregistro-editorea erabili behar dugu haiek garbitzeko.

  • Lehen adierazi den moduan jo behar dugu Ejecutar komandora, eta, "regedit" idatzita, erregistro-editorea ireki eta Aceptar botoian klik egin behar dugu.

Comando regedit

Editor del Registro izeneko leihoa irekiko da, eta erregistro-giltza topatu behar dugu bertan. Horretarako, zabaldu “HKEY_LOCAL_MACHINE” karpetako menua, “SOFTWARE” azpi-karpeta ireki, eta topatu “iTALC Solutions”. Hautatu hura eta sakatu Supr tekla, hura ezabatzeko.

Editor del registro

Suprimir carpeta iTalc

Erregistroan aldaketak egin baino lehen, segurtasun-kopia bat egitea komeni da, gerta daitezkeen erroreengandik babesteko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable