KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Ikasgelako lana sarean iTalc programarekin
Instalazioa eta deskarga / Web lokalizazioa
10separador_indice_X_de_N18
0%

Instalazioa eta deskarga / Web lokalizazioa

Kapsula-lantegiko atal honetan, azalduko dugu nola instalatu behar den i TALC Windows sistema eragilean, hura baita erabiliena eta harekin azalduko baitira tutorial honetako edukiak eta adibideak. “Informazio gehiago” atalean adieraziko dugu nola instalatu programa Linux sistema eragilean.

Sareko ordenagailu guztietan instalatu behar da i TALC programa. Microsoft Windows XP sistema eragilearen 1.0.9 bertsioan instalatzeko modua azalduko dugu. Irakaslearen ordenagailuan aplikazio "maisua" (master application) instalatuko da, eta horrek aukera emango du kontrol-ekintza egiteko sareko gainerako ordenagailuekiko. Azken horietan, aplikazio "bezeroa" (client application) instalatuko da.

i TALC programaren azken bertsio egonkorra deskargatzeko, sartu (http://sourceforge.net/projects/italc/ ) web-orrian. (OHARRA: rc bertsioa {release candidate} da azken bertsioa izateko hautagaia; hala ere, erroreak zuzentzeko zain dago, eta ezin dugu oraindik bertsio egonkortzat hartu).

Aplikazio Maisuaren instalazioa

  • Egin klik Download Now. deskargarako botoian.

Descargar iTalc

  • “iltalc-1.0.9” izeneko karpeta deskargatuko da ordenagailuaren aldi baterako fitxategietan. Egin bi klik haren gainean, eta deskonprimitu barruko artxiboetara iristeko.

Carpeta de instalación iTalc”

  • “iltalc-1.0.9” karpetako artxiboak deskonprimitzean, irudian ikusten den moduan azalduko da artxiboen zerrenda.

Archivos de instalación iTalc

  • i TALC programaren Aplikazio Maisua irakaslearen ordenagailuan instalatzen hasteko (gainerako ordenagailuak monitorizatzeko eta kontrolatzeko aukera emango digu aplikazio horrek), egin bi klik setup botoian.
  • Ongietorriko pantaila hau azalduko zaigu:

Instalación de iTalc

  • Instalazioarekin jarraitzeko, egin klik Next (hurrengoa) botoian. Leiho hau azalduko da, software-lizentziaren baldintzak onartzeko.

Licencia del software de Italc

  • Irakurri lizentziaren baldintzak, eta, ados bagaude, hautatu I agree eta egin klik Next botoian instalazioarekin jarraitzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable