KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Ikasgelako lana sarean iTalc programarekin
iTAlC ikasgelan erabiltzeko jarraibideak
3separador_indice_X_de_N18
0%

iTAlC ikasgelan erabiltzeko jarraibideak

Logo iTalc

http://italc.sourceforge.net/

Hurrengo atalean, “Descripción y funcionalidades principales” (Deskribapena eta funtzio nagusiak), xehetasunez azaltzen dira i TALC programako tresna-barraren aukerak eta menuak. Monitorizazioko, kontrolerako eta euskarri izateko softwarea denez, nekeza da, aurrez adierazi direnez gain, bestelako erabilera-adibideak lantzea. Halaber, adieraziko dugu zer kasutan izan daitekeen baliagarria i TALC programa, eta haren erabilera aplikatuaren adibide bat aurkeztuko dugu.

Besteak beste, kasu hauetan erabil daiteke, i TALC programa:

  • Bere pantaila erakuts dezake irakasleak ikasleen ordenagailuetan, azaltzeko nola egiten den ariketa bat software jakin batekin; esaterako, formula konplexu baten egitura azal dezake CALC kalkulu-orri batean.

  • Lantalde baten barruan, ordenagailuaren pantaila konparti daiteke, kide guztiei erakusteko nola jasotzen diren ideia-jasa baten ideiak edo nola egiten den bilera bateko akta, pertsona guztien ekarpenak jasotzen direla ziurtatzeko.

  • Ikaslearen ordenagailuaren kontrola har dezake irakasleak, ariketaren bat egiten laguntzeko urrutitik ikasleari eta urratsez urrats azaltzeko nola egin behar den hura. Ikasleak ordenagailuko pantailan ikusiko du nola irakasleak elkarreraginean diharduen bere ordenagailuarekin.

  • Ordenagailu maisuak (irakaslearenak) ikasleen lana monitorizatzeko aukera izango du. Zer egiten du? Ikasle bakoitza bere ordenagailuan dagoela, i TALC programak aukera emango dio irakasleari kapturak egiteko ordenagailu bezeroetan eta testu-mezuak bidaltzeko ikasle guztiei edo ikasle jakin bati. Honaino iritsita, adibide labur bat azalduko dugu jarraian:

    Pentsa dezagun ariketa bat egiten ari garela ikasgelan, eta egin beharreko lana dela Prado museoaren kokapenari eta haren kanpo-itxurari buruzko informazio-gida moduko bat egitea. Ikasleei adierazi zaie Google Earth baliabidetik lortu behar dutela informazioa. Horrek adierazten digu ordenagailuek Interneterako sarbidea dutela, eta hori, zalantzarik gabe, tentazio handia izan daiteke ikasleek ariketa alde batera utzi eta arreta beste gauza batzuetan jar dezaten.

    Museo del Prado en Google Earth

    i TALC programarekin, ikasleen pantailaren miniaturazko ikuspegia izan dezaketen beren pantailan; horrela, haurrak ariketa egiten eta aukeratutako baliabidearekin, (Google Earth), lanean ari diren ikus dezakete urrunetik, ikasle bakoitzaren ordenagailuraino joateko premiarik izan gabe. Horrez gain, ikasleren bati zerbait esan nahi badio, testu-mezu bat bidal diezaioke azken horri ordenagailura.

    Ariketa egin bitartean, ikasle baten ordenagailuaren miniaturazko pantailak eskuinean ikusten den irudia erakusten du. Orain arte, beraz, ez dago arazorik, Google Earth erabiltzen ari baita eta Prado museoko argazkiak ikusten.

    Handik gutxira, ordea, irakasleak ikusi du ikaslea futbol-partiduen emaitzei begira ari dela, eta Google Earth baliabideak ematen dituen informazioak eskuratu edo museoaren argazkiak ikusi beharrean, ligako emaitzen berri ematen duen web-orri bat ikusten ari dela.

    Laguntza

    Laguntza
    1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
    2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
    3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
    4. Edukiak.

    Egilea:

    Pau Casacuberta

    Kredituak

    © Itinerarium 2011

    ZUZENDARITZA: Narcís Vives

    KOLABORATZAILEAK:

    • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
    • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
    • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
    • EGILEA: Eskola 2.0
    • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
    • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
    tooltip_home
    tooltip_lower
    tooltip_higher
    tooltip_ayuda
    tooltip_pre
    tooltip_next
    tooltip_secciones
    tooltip_no_visitable