Instalazioa eta deskarga / Web lokalizazioa
- Instalazioarekin jarraitzeko, egin klik Next botoian.
- Hurrengo leihoa irekiko da, eta esango digu direktoriorik ez dagoela, eta bat sortu nahi dugun galdetuko. Direktorioa
sortzeko, egin klik Sí botoian.
-
Leiho bat irekiko da instalatu nahi ditugun konponenteak hautatzeko. Aplikazio maisua instalatu nahi
dugunez, bi aukerak hautatu behar ditugu, "iTALC Client Application (ICA)" eta "Italc Master Applications
(IMA)", ez baita ibiliko Master Application soilik hautatzen badugu.
- Klik egin Next. botoian.
-
Segurtasun-aukeren leihoa azalduko da, eta bertan adierazi behar dugu nola sortuko den segurtasun-giltza
sareko ordenagailuen arteko komunikaziorako. Hori zehaztuta, ezingo da baimenik gabe sartu beste ordenagailu batzuetatik.
- Hautatu Create a new key-pair eta klik egin Next botoian.
Aplikazioa eguneratzen edo berriro instalatzen ari bagara, "Keep all keys" aukera hautatu behar dugu, giltza berri bat
sortuz gero, ezingo baitugu ordenagailu bezeroekiko konexiorik egin. Ekipo bezeroetan instalatzeko prozesuetan erabiliko dugu
beste aukera ("Import public key of master computer").
- Leiho hau irekiko da giltzen direktorioak (Directories for keys) ezartzeko, eta giltza horiek, lehen adierazi dugun
moduan, sareko ordenagailuen arteko elkarreraginak ahalbidetuko dituzte.
-
Giltzak (keys) non jarri nahi ditugun zehaztu behar da. Ordenagailu bezeroak zerbitzariarekin konektatzeko
erabiltzen dira giltza horiek, giltza bereko ordenagailuen arteko komunikazioa ziurtatzeko, eta Eremu Lokaleko Sare berean
"ikasgelako saloi" bat baino gehiago izateko. Programak C:\Documents and Settings\%USERNAME%\ kokapena lehenesten
du. Aldatzen ez badugu, gogoan izan behar dugu kokapen hori, giltzak esportatzeko softwarea ordenagailu bezeroetan instalatzean.
Artxiboa gailu eramangarri batean kopia daiteke; esaterako, USB unitate batean. Horixe da gure kasu praktikoan egingo duguna.
- Instalazioa amaitzeko, egin klik finish botoian.
- %90era iristean, leiho bat irekiko da, eta egiaztatuko du behar bezala erregistratu dela i TALC
zerbitzu bezeroa. Klik egin OK botoian.
|
|
- Leiho hau irekiko da i TALC instalatu dela adieraziz.