Instalazioa eta deskarga / Web lokalizazioa
Windows sistemako suebakia (firewall) gaituta baduzu, orain adieraziko dizugun moduan gehitu behar duzu
i TALC programa.
-
Windows sistemako suebakiaren propietate-leihoa ireki behar da (Panel de Control/Centro de seguridad/Firewall)
eta ziurtatu behar dugu No permitir excepciones izeneko laukitxoa ez dagoela markatuta (irudian ikusten den bezala).
-
Klik egin Excepciones izeneko botoian, eta "iTALC Client Application (ICA)" programak azaldu
behar du egiaztapen-marka batekin. Berez, ez dago bestelako egiaztapenik egin behar. Zerbitzua adierazten duen lerro bat badago,
eta ez badago markatuta, markatu egin behar dugu eta, ondoren, Aceptar botoia sakatu.
- Sarrera hori ez badago, sortu egin behar dugu. Horretarako, sakatu Agregar programa... aukera,
eta izen bereko leiho bat azalduko zaigu. Gero, klik egin Examinar.... botoian.
-
Bila ezazu i TALC programaren kokapena (lehenetsita izaten
da C:\Achivos de programa\iTALC kokalekuan), hautatu ica.exe artxiboa, eta klik egin Abrir botoian.
Programen zerrendara gehituko da iTALC client zerbitzua. Hautatu egin behar dugu eta Aceptar botoian
klik egin.