KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
8separador_indice_X_de_N26
0%

Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga

a) Profil pertsonala

Horrela, urrats guztiak emango ditugu. Editar perfil (editatu profila) aukeraren gainean klik egingo dugu eta ondoren ikusten den formularioa azalduko zaigu. Bloggerek, berez, privacidad (pribatutasuna) eta identidad (nortasuna) atalen aukera batzuk esleitzen ditu.

Horiek egokiak iruditzen ez bazaizkizu, alda ditzakezu. Gure praktikan, oraingoz, aukera horiek dauden bezala markatuta utziko ditugu.

Hurrengo zeregina izango dugu gure profilari argazki bat eranstea, lehen urrats gisa, eta hari audio-track edo podcast bat lotzea, bigarren urrats gisa.

Irudian ikus daitekeenez, PCaren disko gogorrean nahiz Interneteko zerbitzari batean jasotako argazki bat sar daiteke. Bi praktikak egin ditugu eta jarraian erakutsiko dizkizugu. Argazkia PCan jasota badago, Examinar (arakatu) botoian klik egin, hura dagokion karpetan edo diskoaren kokalekuan aurkitu eta, Abrir (ireki) botoian klik eginda, Bloggerera igo besterik ez da egin behar.

Emaitza honako hau izango da:

((Oharra: irudia Bloggereko laguntzatik (Ayuda) hartua da).

Aldiz, argazkia Interneteko zerbitzariren batean baldin badago, hura aurkitu eta, formularioaren gainean, dagokion URLa edo Interneteko helbidea kopiatu behar da, Bloggerek gure profilarekin lotu dezan. Bigarren aukera hori probatzeko, Googlen edozein argazki bilatu dugu eta gure profilari lotu diogu, adierazitako urratsak emanda.

Googlera konektatu (http://www.google.es) eta Imágenes (irudiak) fitxa hautatuko dugu. Bilaketa egiteko, “foto carnet hombre” (gizonezkoaren txartel-argazkia) esaldia idatziko dugu.

Parentesi artean, hautabide bat azaltzen dizuegu. Irudikatuko gaituen avatar bat hauta genezake, dibertigarriagoa izan dadin. Gaia interesatzen bazaizue, sartu esteka hauetan: www.faceyourmanga.com/welcome.htm,http://www.urfooz.com,http://www.cartoonme.com/en/,http://www.weeworld.com/.

Eta, orain, jarrai dezagun aipatutako praktikarekin.

Googlek “foto carnet hombre” (gizonezkoaren txartel-argazkia) esaldiaren emaitza ugari emango dizkigu eta horietako bat hautatuko dugu bertan klik eginda.

Ondoren Googlek argazkiaren orria erakutsiko digu bere jatorrizko testuinguruan. Saguaren eskuineko botoiarekin argazkiaren gainean klik egin eta Copiar acceso directo (kopiatu lasterbidea) hautatuko dugu.

Berriro ere profilaren formulariora joko dugu. Desde la web (webetik) aukera hautatu eta argazkiaren URLa dagokion lekuan kopiatuko dugu, adibidez, Control+V tekla-konbinazioaren bidez.

Prozedura ondo egin badugu, segundo batzuetan Bloggerek baieztatu egingo digu eragiketa arrakastaz gauzatu dela, eta argazkia erakutsiko digu.

Prozesua gordetzeko, Guardar Perfil (gorde profila) botoiaren gainean klik egingo dugu formularioaren amaieran, eta irudia esleituta geratuko da.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Ireki

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable