Ibilbidea
Zer egingo dugu?
                  |  | Kapsula-lantegi honetan, blog edo egunkari bat Blogger izeneko doako web 2.0 tresna erabilita oso erraz diseinatzeko
                  modua azalduko dugu. Eta (hau da interesgarriena), ikasgelan eta ikasgaiekin lan egitean blog hori nola erabili ere modu praktikoan
                  erakutsiko dugu. | 
                   Jatorria: Morguefile | 
                  Zein urrats emango ditugu?
                  |  | 
                  Hasteko, ikuspegi orokorretik, bloga zer den eta lantegia garatzeko
                  zein programa erabiliko dugun azalduko dugu. Googleren Blogger programa erabiliko dugu. Programa horren jabea, Interneteko
                  beste hainbat aplikazioren kasuan bezala, bilatzailea da.IKT ProgramazioaTresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu: Irakasgaiaren bloga sortzea.Modu autonomoan praktikatzeko, Bloggerekin egiteko ariketa bat planteatzen
                  dugu, oinarrizko arloetako baten (Hizkuntza, Matematika edo Ingurunearen ezaguera) curriculumari aplikatuta: Blog jakintsua,
                  ikasleentzako talde-laneko proposamena.Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen
                  ditugu, jorratutako kontzeptuen eta prozeduren inguruko gogoeta bultzatzeko, eta horiek errazago ulertzeko. | 
                  Nola aurkezten ditugu materialak?
                  Hainbat formatu konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko dauden aukerak eskaintzearren:
                  
                  - Bertsio osoa inprimagai, PDF formatuan.
- Bertsio elektronikoa  WEB formatuan. 
- Bideotutoretza bertsioa,  atal batzuk. 
Eta, kemenez hasteko, gozatu bideo honekin:http://photopeach.com/album/14gen8d?ref=est.
                  Curso web 2.0 2009-2010 (Web 2.0 ikastaroa 2009-2010) izenburua du eta Antonio González García irakasleak egina da. Gustatuko
                  zaizu!