KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Lehen urratsak Bloggerekin
3separador_indice_X_de_N26
0%

Lehen urratsak Bloggerekin

Zer da Blogger?

Blogger oso aplikazio sendoa da, eta aldi berean erraza, blogak dohainik sortu eta kokatzeko. Aplikazioari buruzko aurretiazko ezagupenik ez duten erabiltzaileentzat bezain interesgarria da jadanik blogak argitaratu dituztenentzat, funtzionalitate aurreratuak ere barne hartzen baititu. Zalantzarik gabe, hura hobeto ezagutzeko gauzarik onena bloggeatzea da.

Logotipo Blogger

Bloggeren sartzeko bi aukera dituzu. Zuzenean sar zaitezke, haren helbidea tekleatuta (http://www.blogger.com), edota Googleren orriaren bitartez, bi urratsetan: Googlera konektatu (http://www.google.es) eta Más (gehiago) menuko aukeretan sartu, Bloggeren ikonoa hautatzeko, irudietan ikusten denez.

Emaitza berbera izango da, Bloggeren orri nagusia azalduko baita.

Oso urrats gutxitan eta betiere gidatuta, Bloggerek blog bat egitea proposatzen dizu. Beraz, hori egiaztatzeko gauzarik onena, zalantzarik gabe, hastea izango da!

Egin klik Crear un blog (sortu blog bat) aukeran, eta ondorengo pantaila agertuko zaizu. Gmail posta-konturik baldin baduzu, sartu primero acceda e ella (lehenik bertan sartu) estekan klik eginda. Esteka hori orriaren goiburuko testuan aurkituko duzu. Gmail postarik ez baduzu, kontu bat sortu beharko duzu prozesuarekin jarraitu aurretik.

Ez da beharrezkoa Gmailen kontu bat izatea Bloggeren erregistratzeko. Erreferentziazko posta gisa beste hornitzaile baten kontua erabil dezakegu. Nahitaezko baldintza bakarra da benetako kontua izatea, Bloggerek baieztapen-mezuak bidaliko baitizkigu postontzi horretara.

Bloggeren gure ohiko posta-kontuaren bidez sartu nahi badugu, helbide hori formularioaren lehen bi laukietan sartuta, besterik gabe, erregistro-prozesuarekin jarraitu ahal izango dugu.

Nahiago badugu Gmail kontu bat izan, hornitzaile horrek eskaintzen dizkigun aplikazio guztietan dagoeneko erraz sartu ahal izateko, hura http://www.gmail.com webaren bidez sor dezakegu, Crear una cuenta nueva (sortu kontu bat) aukeran klik eginda. Erakusgarri gisako gure adibidean, Gmail kontu batekin lan egingo dugu (aula.digital5@gmail.com).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Sortu blog bat

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable