KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Lehen urratsak Bloggerekin
4separador_indice_X_de_N26
0%

Lehen urratsak Bloggerekin

Zer da Blogger?

Gmail-ez kanpoko kontu batekin Blogger-en erregistratzeko prozesua erakusten dugu:

Jarraian, urrats hauek eman behar ditugu: Bloggeren sartzeko pasahitza bitan sartu (1), argitaratutako artikuluak edo postak sinatzeko erabiliko dugun izena osatu (2), agertzen den egiaztapen-testua kopiatu (3), alta-baldintzak onartu (4) eta continuar (jarraitu) botoian klik egiten segitu.

Hurrengo zeregina da gure blogari izenburua jartzea (1) eta web-helbide edo URL bat esleitzea (2), Bloggerek egiazta dezan helbide hori blogosferan eskuragarri dagoela eta, hala bada, nabigatzailetik behin sortu ondoren blogean sartzeko hura erabili ahal izan dezagun. Helbidea libre baldin badago, continuar (jarraitu) botoian klik egin eta aurrera egingo dugu.

Gure Gmail kontuaren bidez sartu bagara, Bloggeren sartzean, ondoren agertzen den pantaila ikusiko dugu. Hemendik aurrera, gure bloga sortzeko prozesu berari jarraituko diogu.

Jarraian, Bloggerek aukera ematen digu agertzen diren txantiloien artean bat hautatzeko, hasiera batetik blogaren diseinu grafiko bat izateko (aurrerago aldatu ahal izango dugu, nahi izanez gero). Gogokoen duguna aukeratu eta jarraitu egingo dugu continuar (jarraitu) aukeran klik eginda. Eta dagoeneko dena prest dugu hasteko. Erraza izan da, ezta?

Sor dezagun gure blogaren lehen posta, empezar a publicar (hasi argitaratzen) gainean klik eginda.


Sarrerak edo postak sortzeko pantailan gaude. Ikusiko duzuenez, Bloggerek baimendu egiten gaitu goiko eskuinaldean agertzen den gure posta-kontuarekin –Gmail edo daukaguna– (1); goiko ezkerraldean blogaren izenburua kokatzen du (2); eta, erdialdean (3), posta editatzeko aukera ematen digu. Eremu horretan, honako hau idatzi behar dugu: artikuluaren izenburua, testua (beste dokumentu batean idatzi badugu, itsatsi egingo dugu) eta posterako etiketa bat, beharrezkotzat jotzen badugu kategoriak sortzen joatea, karpetak bailiran, blogean garatzen den gai multzo bakoitzerako. Agerian denez, edozein testu-prozesadoreren oso antzera lan egiten da.

Lehen posta prest dugula, publicar entrada (argitaratu sarrera) botoian klik eginda besterik gabe, Bloggerek ekintza behar bezala gauzatu dela ziurtatuko digu erantzun honen bidez:

Ver blog (ikusi bloga) gainean klik eginda, emaitza ikusi ahal izango dugu.

Ondo, lortu dugu!

Jarraian, hurrengo helburuari helduko diogu: “irakasgaiaren bloga nola diseinatu” kasu praktikoa ezagutzea.

Aurrera!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Gmail-ez kanpoko kontu

Hasi argitaratzen

Ikusi bloga

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable