Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
b) Post bat editatzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea
Praktikaren hasieran , benetako kasu baten adibideari jarraituz, blogaren aurkezpen atala ebazteko eta argitaratutako postak jasotzeko aukeraz aritu gara. Has gaitezen!
Gure blogaren Escritorio (mahaigaina) panelera itzuliko gara eta Nueva Entrada (sarrera berria) fitxan klik egingo dugu, aurkezpeneko posta editatzeko.
Irudian ikusten denez, probako post bat idatzi dugu blogaren aurkezpen atalerako.
Bloggeren prozesadoreak testua editatzeko eskaintzen dituen tresnak
inguratu ditugu. Ikus daitekeenez, oso intuitiboak eta unibertsalak dira. Hala ere, azkar-azkar deskribatuko ditugu ezkerretik
eskuinera:
- Letra tipoa: Ohiko letra-tipoak aldatzeko aukera ematen du. Paragrafo honi aplikatu diogu: “Insertaremos a este
texto para practicar…” (testu honi txertatuko dizkiogu praktikatzeko...).
- tT: Letraren tamaina aldatzeko. Izenburuari aplikatu diogu.
- b: Edozein hitz edo paragrafo letra lodiz nabarmentzeko.
- i: Edozein hitz edo paragrafo letra etzanez nabarmentzeko.
- T+paleta: Letraren edo paragrafoaren kolorea aldatzeko. Era berean, izenburuari aplikatu diogu.
- Paragrafoak eta binetak: Testua lerrokatzeko, binetekin zenbakitzeko edota hitz edo paragrafo bat komatxo artean
jartzeko.
- ABC: Testuaren ortografia zuzentzeko.