KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Ariketa: curriculum jarduerak blogarekin
18separador_indice_X_de_N26
0%

Ariketa: curriculum jarduerak blogarekin

Aurkezpena

Zalantzarik gabe, blogak dira irakaskuntzan laguntzeko gehien erabiltzen diren IKT baliabideetakoak. Izan ere, bultzatu egiten dituzte ideien lanketa eta bateratze-lana, komunikazioa, sozializazioa, lankidetza, etab.; eta, horrela, ikasteko esperientzia ugari sorrarazten dituzte.

Blog fenomenorako aplikatzeko ideiak eta testuinguruak ezin konta ahala daudenez, zehaztearren, El blog sabio (Blog jakintsua) izenburua duen ariketa proposatzen dizuegu.

Ariketa irakasgaiaren bloga diseinatzean datza. Bertan, kurtsoko gai edo unitate didaktiko bakoitzerako, ikasleek multimedia post osagarri bat sortu beharko dute, unitatean landutako edukietakoren bat zabaltzeko (pasadizo bilduma, ikerketa labur, etab. gisa). Post bakoitza idazteko ardura lan-talde txikitan banatuko dugu.

Gelako gainerako ikasleek aurkeztu den proposamenaren egokitasuna aztertzeko iruzkin-post bat egiten dutenean osatuko da dinamika.

Ikasgelako taldea 4-5 laguneko taldetan banatzea proposatzen dugu. Horietan, rolak, zereginak eta erantzukizunak banatuko lirateke. Helburua da talde bakoitza, bere postaren egile ez ezik, gainerako ikasleen irakurle eta analista izatea.

Jatorria: Morguefile

Era berean, ariketa honetan irakaslearen zeregina izango da Blog sabioa (blog jakintsua) eraikitzea, ikasleek parte hartu ahal izan dezaten konfiguratzea eta gelako ikasleei aurkeztea, proiektua hasi aurreko urrats gisa.

Hortaz, ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:

  • Bloggeren Blog sabio (blog jakintsua) izeneko bloga sortzea.

  • Jardueraren dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak diren sartzeko eta parte hartzeko baimenak konfiguratzea.

  • Blog jakintsuaren atalak sortzea, horietan postak kokatzeko, eta parte-hartzea sustatzeko zerbitzu gehigarriak gaineratzea (adibidez, jorratutako gai edo unitate bakoitzerako inkesta-modulu bana).

Eta, gehiago luzatu gabe, treba gaitezen!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable