KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga
12separador_indice_X_de_N26
0%

Kasu praktikoa: Diseinatu irakasgaiaren bloga

B) Post bat editatzea, eta irudiak, bideoak eta kanpoko estekak txertatzea

Jarraian, ongietorriko postean bideo bat txertatuko dugu.

Aurretiaz, gure PCan bideo bat editatu edota Interneten aurkitu behar izan dugu, adibidez Youtuben (Googleren beste zerbitzu bat da).

Ikus dezagun azken aukera hori. Youtubera konektatuko gara (http://www.youtube.com) eta interesatzen zaigun bideo bat bilatuko dugu. Adibidez, honako hau proposatzen dugu: Bidibooks .

Hasteko, Control+C tekla-konbinazioaren bidez kopiatuko dugu Insertar (txertatu) laukian agertzen den kodea eta Bloggereko pantailara itzuliko gara; baina, oraingoan, Html fitxaren gainean klik egingo dugu (web-orriak edo, kasu honetan, post-ak editatzeko aukera ematen duen programazio-lengoaia da Html). Ondoren agertzen den bista dugunean, kodea Control+V tekla-konbinazioaren bidez itsatsiko dugu bideoa agertzea nahi dugun lekuan, eta automatikoki txertatuko da. Baina, aurretik, zure buruari galdetuko diozu: eta non itsatsiko dut, hemen ez bada ezer ulertzen?

Html lengoaiaren bidez, idatzi dugun testuari etiketak eransten zaizkio. Erreparatuz gero, etiketen artean gure testua dagoela ikusiko duzue. Gure esaldiak lila koloreaz azpimarratu ditugu. Bertan kokatzea interesatzen zitzaigunez, gune bat ireki dugu Html lerroen artean eta bideoaren kodea itsatsi dugu bi paragrafoen erdian (lerro berdeaz markatu dugu). Vista previa (aurrebista) fitxan klik eginda, hau izango da emaitza.

Aldiz, bideoa gure PCtik hartu nahi badugu, Redactar (idatzi) bistara itzuliko gara (Html bista utziko dugu).

Insertar vídeo (txertatu bideoa) botoiaren gainean klik egingo dugu. Prozedura ezaguna dugu, argazki baterako dagoeneko deskribatutakoa baita: izenburuaren eremua osatu, baldintzak onartu eta Subir vídeo (igo bideoa) gainean klik egin.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Aurrebista

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable