KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseinatu ikasgelaren bloga modu errazean Blogger-ekin
Ariketa: curriculum jarduerak blogarekin
22separador_indice_X_de_N26
0%

Ariketa: curriculum jarduerak blogarekin

BLOG JAKINTSUAREN EGITURA ETA LOTUTAKO GADGETAK

Bloga pertsonalizatzen hasteko, eskatu ikasle taldeei goibururako irudi bat diseina dezaten (web-argotean banner ere deitzen zaio). Irudi hori aldizka argitaratuko da (adibidez, 15 egunean behin alda daiteke, kurtsoko unitate didaktiko edo gai berri bat hastearekin batera).

  • Alderdi hori kudeatu ahal izateko, jo ezazu Diseño (diseinua) fitxara eta egin klik Editar (editatu) gainean, goiburuaren atalean.
  • Osatu datuak eta argitaratu irudia edo bannerra, aukeren arabera hura kokatuta.

  • Gaitu egokientzat jotzen duzun egitura, praktikan erakusten ditugun Lista (zerrenda), Lista de blogs (blogen zerrenda), Lista de enlaces (esteken zerrenda) eta abarren gadgetak erantsita.
  • Erantsi Encuesta (inkesta) gadgeta, unitate didaktikoarekin edo laneko gaiarekin lotutako feed-back gune bat sortzeko. Iradoki ikasleei talde bakoitzak blogean argitaratuko diren galderak txandaka diseina ditzan.

  • Azkenik, Cuadro de búsqueda (bilaketa-koadroa) gadgeta lotu, argitaratutako postetan sortutako informazioa eta terminoak errazago bilatzeko, eta ikasleak gaitasun digital horretan hasteko.

Ikasleei azaldu postean argitaratzen diren irudi guztiak Bloggerek automatikoki Picasarekin (http://picasa.google.com) partekatzen dituela (Googleren web 2.0 produktu bat da ere) eta argazki album bihurtzen dituela. Horri esker, irudiak kudeatu eta bistaratzea izugarri errazten da. Adibidez, post batean argitaratutako irudiak txango batenak izango balira, familiak albuma ikustera gonbidatzeko aukera legoke, Picasak sortzen duen albumaren URLa emanda, zerbitzuaren erabiltzaile izan nahiz Gmail kontu bat eduki beharrik gabe. Interesgarria, ezta?

Zure burua Bloggereko eta Gmaileko gako berberekin identifikatu ondoren, Picasak post-en irudiak erakutsiko dizkizu albumetan antolatuta (zerbitzu hori hobeto ezagutu nahi baduzu, kontsultatu programa horren kapsula-lantegia).

Ariketaren amaiera.

Bideotutoretzak

Gaia sakondu nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu Blog: Web 2.0 de artículos y comentarios inguruko tutoretza laguntza:

http://didacticatic.educacontic.es/didacticatic/cursos.jsp?idenlace=210&padre=13&Iddirectorio=1&idapr=null&idcategoria=13&idioma=1

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Bidibooks

Bi dimentsioko kodeak, QR izenekoak, inprimatuta dituzten liburuak; kode horiek telefono mugikorraren kameraren bidez irakurtzen dira eta Internet bidez lotutako multimedia informazioa eskaintzen dute.

Gadgets Zerrenda

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable